Etiquetas Ekintza politikoa

Etiqueta: ekintza politikoa

Txalogarritzat jotzen dugu AEK-k Donibane Garazin egindako adierazpena

Helduen euskalduntzea doakoa izan dadin AEK-k eta beste euskaltegi batzuekin batera Donibane Garazin egin duten adierazpena oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Ekintza eta medikuntza sozialeko sektorea arrisku bizian dagoela ohartarazi dugu Baionan

Ipar Euskal Herriko ekintza sozialeko eta medikuntza sozialeko eragileek, langileek, arduradunek eta sindikatuok bat egin dugu Lapurdiko hiriburuko kaleetan, pertsona zaurgarrienei arreta eskaintzen dien sistema oso bat kinka larrian dagoela ohartarazteko.

Osasun sistema publikoa indartzeko neurriak eskatzen dizkiogu Jaurlaritzari, ez COVID ziurtagiria...

Pasa den igandean, Osakidetzako milaka langile eta erabiltzailek lehen arreta eta oro har osasun sistema publikoa indartzea eskatu zuten. Alabaina, eskari horri entzungor egin eta COVID ziurtagiriaren erabilera luzatzera mugatu da Eusko Jaurlaritza.

Urtarrilaren 27 eta 30ean kalera irtetzeko deia egin du Garbiñe Aranburuk,...

Idazkari nagusia Naiz Irratian izan da, aktualitateko zenbait gairi buruz hitz egiteko; lan erreformari buruz, bereziki. Zentzu honetan, Madrilgo Kongresuan hartu beharreko erabakian eragiteko kalera irtetzearen garrantziaz hitz egin du, eta urtarrilaren 27an LABek antolatutako Aldarrikapen Eguna eta urtarrilaren 30ean euskal gehiengo sindikalak Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitutako manifestazioak ekarri ditu lehen lerrora.

Garbiñe Aranburu: «Espainiako Gobernuak bere hitza jan du»

LABeko idazkari nagusia Euskal Telebistako "Egun on Euskadi" saioan izan da, aktualitateko gaiei buruz hitz egiteko. Lan erreforma izan du hizpide bereziki eta, ondorioz, urtarrilaren 30ean kalera irtetzeko arrazoiei buruz aritu da. Lege berriarekin patronalak ia erabateko aldebakartasuna izaten jarraitzen duela salatu du.

Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa aurkeztu dugu Gasteizen

Hezkuntzako eragile nagusietako, gehiengo sindikaleko eta euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dugu Gasteizen, Europa Jauregian, EAEko Hezkuntza Lege berrian euskarazko eredua orokortzearen aldeko adierazpen bat aurkezteko. LABeko Irakaskuntzako arduradun Irati Tobar izan da prentsaurrekoan.

Garbiñe Aranburu: «Greba deklaratibo batetik harago, ez da greba erreal baterako...

Idazkari nagusiak berretsi du ELAk Greba Orokorrari ateak itxi dizkiola, eta adierazi du ez duela ulertzen zeri itxaron behar zaion: "Akatsa da Madrilen adosten ari den horren zain geratzea". Bere esanetan, LABek ez dio grebari uko egin, egoera zein den jakinarazi du, iruditzen zaigulako langile eta herritarren aurrean zintzo jokatzea dagokigula".

Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte...

Sindikatu barruan zein lan munduan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu nahi ditugu eta barruko prozesuetan euskararen erabilera areagotzeko ahalegin kolektiboa egin dugu, LABen euskara lan hizkuntza izatea lortuz eta gure hizkuntza politikaren berritzean pausoak emanez.

Garbiñe Aranburu: «Bizitza berreskuratzen ari garenean, mobilizazio ziklo bati ekitea garrantzitsua...

LABeko idazkari nagusia elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" programan, pandemiarekin lotutako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu diren egunean egindako saio berezian. Hala, Garbiñe Aranburuk nabarmendu du, pandemiaren fase berri honetan, erronka handiak ditugula; Greba Orokorra, kasu.