Etiquetas Ekintza politikoa
Etiqueta: ekintza politikoa
Garbiñe Aranburu: «Langileei ezin zaigu esfortzu gehiago eskatu»
LABeko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburu Hamaika Telebistan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Hainbat gai izan ditu hizpide elkarrizketan, eta, bertan, besteak beste, berretsi du sindikatua ez dela egongo langileen eros ahalmena bermatuko ez duen inolako errenta itunetan.
Mugak ere aliantzak artikulatzeko gune badira
Mugak Zabalduz Pirinioak-Alpeak 2022 karabanan parte hartzen ari gara LAB sindikatuko hainbat kide. Guk argi dugu: mugak zabaldu behar dira, migratzeko eskubidea errespetatuz eta bermatuz, atzerritartasun lege guztiak deuseztatuz. Bitartean, premiazkoa da bide seguruak irekitzea, beste inork ez dezan bizia galdu mugak zeharkatu nahian.
Abian da X. Biltzar Nagusirako atzera kontaketa
Tantaz tanta, pausoz pauso, bagoaz, X. Biltzar Nagusira. Garen horri erreparatu eta norantz joan nahi dugun gogoetatzeko unea da. Erronka eta amets partekatuen garaia da; proiektu batzuk amaitu eta berriak abiarazteko tenorea. Biltzar Nagusi honetan izango dugu zer ikasi eta zer ikusi.
Gurea egin dugu elikadura burujabetzaren aldeko aldarria
Elika Bilbo ekimena egiten ari dira egunotan Bilbon, elikadura burujabetzaren aldeko ekimen kolektiboa. Topaketa hauen harira, euskal gehiengo sindikaletik agerraldia egin dugu elikadura burujabetzaren aldeko gure apustua berresteko.
Garbiñe Aranburu: «Zuzendaritza eredu parte hartzaileago baten aldeko apustua egin dugu»
Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak aktualitateko gaiei buruz hitz egin du Bizkaia Irratian, eta, aldi berean, ekainaren 16 eta 17an Baiona-Miarritzen egingo dugun Biltzar Nagusia izan du hizpide.
Garbiñe Aranburuk adierazi du onartezina dela langileoi behin eta berriz eskatzea...
Naiz Irratian elkarrizketatu dute idazkari nagusia. Maiatzaren Lehenaren atarian hitz egin du, eta igandeko mobilizazioetan banaketa politiketan indarra jarriko dugula berretsi du.
Sindikatu eta eragileok Maiatzaren Lehen bateratura deitzen dugu Ipar Euskal Herrian
Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Horrela, Ipar Euskal Herrian hainbat sindikatu eta eragilerekin batera antolatu ditugu Maiatzaren Leheneko mobilizazioak, CGT, BIZI!, FSU, ALDA, EBA, CFDT eta ETORKINEKIN Solidarite migrants-ekin batera, hain zuzen ere. Bi manifestazio egingo ditugu langileon egunean, biak ala biak 11:00etan abiatuko direnak, Baionan (Lan Burtsatik) eta Maulen (Gurutze Xuritik). “Mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde: gu gara alternatiba!” lemapean mobilizatuko gara.
Euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu
LAB eta ELA sindikatuok eta Euskalgintzaren Kontseiluak lan mundua euskalduntzeko dinamika bat martxan jarri genuen duela urtebete. Bada, jasotako ezezkoek ez gaituztela geratuko adierazi dugu, eta urrats berriak iragarri ditugu.
Zaintza lanen eta enpleguaren banaketa eta ondasunaren birbanaketa aldarrikatu ditu Garbiñe...
Idazkari nagusia elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, "Faktoria" saioan. Egoera sozioekonomikoari buruz hitz egin du, pandemia dela, Ukrainako gerra dela, beti ere egungo koiunturaren atzean aurretik datorren egiturazko arazo bat dagoela nabarmenduta.