EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".

Rajoy eta Urkulluren krisia amaitu denaren diskurtsoa iruzur handi bat da

LABeko batzorde sozio-ekonomikoak gobernuek eta erakundeek egin duten balorazio positiboa auzitan jartzen duen txosten bat aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Bea Martxueta, Politika...

Eusko Jaurlaritzak langileak doan eta eskubiderik gabe lortu nahi dituela salatzeko...

“Gune” plataforman biltzen diren eragile sozial eta sindikal desberdinek mobilizazioa egingo dute bihar, hilak 28 Bilboko Lanbide bulegoetan, Eusko Jaurlaritzak langabetuak eta Lanbideren bidez kudeatzen...