2024-07-22
HomeEkintza SindikalaEpaitegira joko dugu Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako greba amaierako akordioan jasotzen den soldata...

Epaitegira joko dugu Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako greba amaierako akordioan jasotzen den soldata igoera patronalek ordain dezaten

Greba amaierako akordioan indarrean dauden neurriak eta hurrengo ikasturtean martxan jarri behar direnak dagokien epeetan ez badituzte aplikatzen, bide juridiko eta ekintza sindikala bultzatuko dugu.

Greben osteko mahai negoziatzaileak ez dira oso eraginkorrak izaten ari, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek duten jarrerengatik. Behin eta berriro edozein aitzakia baliatuta, ez dute adostatutakoa betetzen eta gainera, akordioa betetzeko epeak luzatzen saiatzen ari dira. Negoziazioetan jokabide hori ez da onargarria.

Maiatzaren bukaerako negoziazio mahaian, sindikatuekin adostasunera heldu gabe, patronalek aldebakarrez erabaki zuten adostutako lanaldi murrizketak ezartzea eta Lanbide Heziketako jardunaldi irregularraren konpentsazioa aplikatzea ikasturte honetan. Alta, ez zuten adostu nahi izan zein balditzetan aplikatu beharko ziren aipatutako murrizketak horiek. LAB sindikatutik eskatu genuen adostutako lanaldi murrizketak egunka disfrutatzea, ikasturtea bukatzearekin edo berau hastearekin batera.

Ordainsariei dagokienez, berriz, mahai negoziatzaileetan behin eta berrizĀ  nominak eguneratzeko data bat izatea eskatu dugu LABetik. Aldiz,Ā  Patronalek ez dute zehaztu nominak noiz eguneratuko dituzten, Jaurlaritzaren finantzazioaren zain daudela argudiatuz. Jakitun gara gobernu berriaren osaerak baldintzatzen duela Jaurlaritzaren finantzazioa; alta, gobernu berria osatzearekin batera data finkatuta egon behar da eta otsailaren 5ean lortutako greba bukaerako akordioa bete behar da.Ā 

Argi geratu da greba amaierako soldata igoera finantzazio publikoari guztiz lotua dagoela eta ekiparazioa langileen borrokaren ondorioz lortu zitekeen neurria zela, beste sindikatuek hori ezkutatu eta baztertu zuten arren.

Aurreko guztia esanda, otsailaren 5eko akordioa betetzeko Patronalek duten ardura ezin da alde batera utzi. Hori dela eta, epaitegira joko dugu greba amaierako akordioan jasotzen den soldata igoera ordain dezaten eta gatazka kolektibo bat aurkeztuko du EAEko Auzitegi Nagusian.

Hurrengo mahai negoziatzaileaĀ ekainaren 19an izango da. Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk hitzarmen osoaren idatzizko proposamena aurkeztu beharko dute, artikuluz-artikulu. Bilera horretarako, espero dugu adostutako eduki guztiak jasota egotea, horren konpromisoa hartu baitzuten aurreko negoziazio batzarrean.

Hau gertatuko ez balitz, LABen gure ordezkari eta afiliatuekin egoeraren azterketa egingo dugu eta akordioa puntuz puntu betearazteko neurriak hartuko ditugu, hala nola juridikoak eta ekintza sindikalekoak.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

PIMESA enpresan akordioa #LortuDugu

LABen oso positiboki baloratzen dugu akordioa, langileen ekimen mobilizatzaileari esker lortu dena.

Gipuzkoako Metalaren merkataritzaren sektorean aurreakordioa erdietsi duteĀ 

Duela urtebete hasi ziren sektoreko gure ordezkariak hitzarmena berritzeko asmo handiko proposamen bat garatzen, bi helburu nagusiekin: Gehiengoa duen sindikatua bultzatu negoziazio mahaia deitu zezan eta patronalak negoziatzera eser zitezen derrigortu.

Arabako egoitzetan premiazkoa da hitzarmen duina

Greba eguna da gaurkoan sektorean, eta goizean kalejira egin dugu Gasteizen, patronalari mugiarazteko exijitzeko eta aldundiak ere esku har dezan eskatzeko. Arratsaldean, 18:00etan, beste hitzordu bat daukagu, Desamparadas plazatik abiatuta.