2025-06-24
HomeEkintza SindikalaConfebasken aurkako epaiketa egin dute, kimika sektoreko negoziazio kolektiboan fede txarra izateagatik

Confebasken aurkako epaiketa egin dute, kimika sektoreko negoziazio kolektiboan fede txarra izateagatik

2023az geroztik, LAB, ELA eta UGT sindikatuok mahai bat irekitzeko eskatzen ari gara, EAEko sektoreko 17.000 langileen baldintzak hemen finkatuko dituen hitzarmen bat negoziatzeko.

Euskal hitzarmen baterako negoziazio-mahai bat eratzeko hainbat saioren ondoren, Confebaskek, Adegik, SEAk, Cebekek eta Kimikako Estatuko patronalak uko egin diote deialdietara joateari, eta jarrera horrekin erakutsi dute estatuko negoziazioa defendatzen dutela eta Euskal Herriko hitzarmenei aplikatzeko lehentasuna ematen dien Langileen Estatutuaren aldaketak aplikazio praktikorik ez izatea bilatzen dutela.

Sindikatuok gure gaitzespena adierazi genuen hainbat mobilizazio eginez eta patronalen egoitzen aurrean kontzentratuz, eta, gainera, auzitegietan CONFEBASK auzitara eraman genuen, haren jarrerak negoziazio kolektiboan fede ona izatearen aurka egiten duelako eta ekainaren 20an baliozkotutako lege-dekretuaren helburua betetzen ez duelako.

Egin den epaiketan, Confebaskek berriro erakutsi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore kimikoko langileekiko erabateko mespretxua eta sektoreko prekarietatea ezabatzen duen lankidetza negoziatzeko borondate eza.

LABek beti defendatu izan du sektore guztietan, baita kimikan ere, negoziaziorako euskal esparru bat izateko beharra; beraz, zailtasunak zailtasun, eta epaia edozein dela ere, LAB prest dago borroka bururaino eramateko, hori lortzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ez du babesten Arabako ehun merkataritzaren akordioa

ELAk, CCOOk eta UGT sindikatuek eta AENKOMER patronalak 2025 eta 2026 urteak arautzeko sinatutako akordioak, beste behin ere, langileen baldintzak hobetzeko asmo falta dakar. Hainbat...

LABek Mercadonako langileen egoera salatu du, Zarauzko saltokia zabaldu den egunean

Sektore feminizatua da supermerkatuena, emakumeak* dira langile gehienak, eta lanaldi partzialetara kondenatuta daude. Lan karga handiak dituzte, bajak ez dira ordezkatuak izaten eta geratzen...

LABek onartezintzat jotzen du EAJk Gasteizko Parlamentuan aurkeztutako enplegu Publikoaren Legearen erreformarako proposamena

Administrazioaren euskalduntzean atzera egiteko arriskuari ateak irekitzen dizkio. EAJk Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko Lege Proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, bere hitzetan, "hizkuntza-eskakizunak erakunde bakoitzaren errealitatera...