Pentsiodunen mugimenduak larunbaterako deitutako mobilizazioetarako deia egin dugu, pentsio duinen defentsan
Maiatzaren 29an, kalean izango gara, murrizketarik gabeko pentsioen alde. Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira manifestazioak: Gasteizen (17:00, Artium), Donostian (17:00, Alderdi Eder), Iruñean (18:00, Baluarte) eta Bilbon (18:00, Jesusen Bihotza). Eibarren (12:00, Untzaga plazan), Ondarroan (12:30, Zaldupe) eta Altsasun ere (18:30, Foru plaza) deituta daude mobilizazioak.
Udazken borrokalarirako prest
Pentsiodunen mugimenduak asteburuan egindako manifestazioetan iragarritakoarekin bat, mobilizazio orokor gehiagoren beharrarekin bat egiten dugu. Hain zuzen ere, mobilizazio orokor gehiago etorriko dira, pentsiodunekin batera pentsio publiko duinak borrokatzen jarraitzeko, eta lan duinaren, kalitatezko zerbitzu publikoen eta zaintza sistema publiko baten alde eragiteko.
Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak ezarri eta murrizketak lehengoratzeko eskaria...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak martxoaren 18rako deitzen duen mobilizazioarekin.
Kalera atera gara 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko, 1260ra iristeko helburua...
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta jendetza batu da gaur Bilbon. Pentsiodunek, astebeteko itxialdi eta baraualdiarekin, pentsio duinen alde egin duten aldarrikapena kalean indartu da gaurkoan.
Erretreten erreforma gaitzesteko mobilizazioek ez dute etenik
Beste behin ere, bosgarrenez, Ipar Euskal Herritarrok greba egin dugu Macron gobernuaren erretreten erreformaren aurka. Deialdiz deialdi jendetza batu dute sindikatuen mobilizazioek, eta langileok borrokan jarraitzeko asmoa dugu. Gaurkoan 10.000 pertsonatik gora bildu du Baionako manifestazioak.
Argitxu Dufau: “Borroka hontan Ipar Euskal Herrian LABen presentzia eta bere...
Atzo izan zuten Ipar Euskal Herrian erretreten erreformaren aurkako 10. greba eguna eta asko zabaldu zen Maite Ubiria kazetariaren bideo bat, Baionan egindako manifestazio jendetsuaren hasieran grabatutakoa, Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko bozeramailea erakusten zuena, bazterketa sindikalari aurre egiten. Elkarrizketa egin diogu Dufauri erretreten erreformaren aurkako borrokaren inguruko gako nagusiak ezagutzeko.
Argitxu Dufau: “Erretreten erreformaren kontra, mobilizazioetatik ekintzetara pasatzen ari gara”
Hamaika TBn elkarrizketatu dute gaur Argitxu Dufau LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramailea, Parisen erretreten erreforma bozketagai duten egunean. Puri-purian dago erreformaren kontrako borroka, horren lekuko gaurko 9. greba eguna. Grebalariek Pariserako AHTa blokeatu dute Hendaiako geltokian eta gaur goizeko ekintzan ere parte hartu du Dufauk.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dei egin du pentsiodunen mugimenduak deitutako...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok bat egin dugu larunbatean, maiatzak 29, pentsio duinen defentsan Hego Euskal Herrian egingo diren mobilizazioekin.
Garbiñe Aranburu: “Langileak aktibatu eta antolatzea behar-beharrezkoa den honetan, borroka ziklo...
LABeko koordinatzaile orokorra ETB1 telebista kateko “Egun On Euskadi” saioan izan da gaur goizean. Odei Esnaolak luzatutako galderei erantzunez, sindikatuak aurten hainbat sektoretan abian jarriko dituen mobilizazio dinamikak nabarmendu ditu, besteak beste. Izan ere, langileok bizi dugun krisia egiturazkoa dela gogorarazi du, baita azkenaldian geroz eta modu gordinagoan azalarazi dela ere, bizitzaren garestitzea edota zerbitzu publikoetako murrizketak tarteko.