Garbiñe Aranburu: “Sistema osoa dago auzitan”

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako "Egun on Euskadi" saioan izan da, egunerokotasuneko gaiei buruz hitz egiteko. Besteak beste, txertaketarekin izandako polemikari buruz galdetu diote, LABek epaitegietan jarritako salaketaren harira. Osakidetzako EPE-arekin izandako irregulartasunak ekarri ditu gogora, hau ere auzibidean dagoena; hala, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzarekiko mesfidati egoteko arrazoiak badaudela esan du, eta mesfidantza horretan kokatu du epaitegietara jo izanak.

Aurrera jarraitzen dute Osakidetzako langileen mobilizazioek

Gaur, urtarrilaren 7an, kotxe-karabanak egin ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Osakidetzako SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESKrekin batera, kalitatezko osasungintza publikoaren defentsan eta sektoreko langileen jasan behar dituzten prekarietatea eta lan-baldintzen okertzearen aurrean. 14an, manifestazioak egingo ditugu; 21ean, kontzentrazioak eta 28an, greba Osakidetza osoan.

Enplegu Publikorako Eskaintza 2016-2017 / Oferta Pública de Empleo 2016-2017

2018/06/01 ZERBITZUETAKO LANGILE eta ZELARI TEMARIEN ZUZENKETA Aurkitu dugu akats txiki bat zerbitzuetako langilea eta zelariaren temarioan; temario bietan...

Manifestazioak Osakidetzako egoera larria salatu eta bere egiturazko arazoen aurrean konponbideak...

Osakidetzako langileek manifestazioak egin dituzte Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Sindikatuok gogorarazi dugu joan den abenduaren 14an premiazko bilera eskatu genuela Osasun sailburuarekin, eta honek oraindik ez duela erantzun.

Greban daude Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileak

LAB, SATSE, ELA, UGT, CCOO, ESK eta UTESE sindikatuon deialdiari jarraituz, greban daude Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileak apirilaren 19tik 22ra.

Osakidetzak epai-mahaien esku utzi du berriro azterketak prestatzea, pasa den EPEko...

Mahai sektorialean jakin dugu 2019-2019ko EPEak ez duela HAEEren parte hartzerik izango.

2016-2017 EPEa: gaurko egoera (2018ko urtarrila)

Osakidetzak egitekoa den hurrengo Enplegu Publikoko Eskaintza (EPE) dela eta, hona hemen gaur eguneko egoeraren azalpena. Uda baino SATSE,...