Euskal Herrirako Lan Kode bat eta Gizarte Segurantza propio baterako lege...

Biltzar Arteko Batzarra egin dugu Barakaldoko BEC-en, azken Biltzar Nagusian hartutako erabakien balantzea egin eta aurrera begirako ildoak zehazteko. Hain zuzen ere, Lan harremanetarako eta babes sozialerako ereduak aldaketa behar duela nabarmendu du Garbiñe Aranburuk bere hitzartzean, eta horretarako bi lege proposatu ditugu: Euskal Herrirako Lan Kode bat eta Gizarte Segurantza propio baterako lege bat. “Eredu zaharretik eredu berrirako trantsizioan, gure hirugarren lehentasuna zerbitzu publikoak indartu eta zaintza sistema publikoa eraikitzea da”, jakinarazi du idazkari nagusiak.

Baiona-Miarritzen egingo dugu X. Biltzar Nagusia, mugaz gaindiko sindikalismoa praktikan jartzeko...

Baionan aurkeztu dugu ekainaren 16an eta 17an egingo dugun Biltzar Nagusia, “Bagara bagoaz” leloarekin. Ipar Euskal Herrian sortu eta 22 urtera, LABen egitasmoa indartu eta hedatzeko erabakiari jarraipena emateko egingo dugu biltzarra Lapurdin.

Donostiako Udaleko administrarien Lan Eskaintza Publikorako prestakuntza emango dugu

Donostiako Udalean 63 administrari hautatzeko deialdia egin dute, oposizio lehiaketa eta txanda irekiaren bitartez; 58 modalidade orokorrean eta 5 desgaitasunen bat dutenentzat kupoan gordeta. Hala, LAB sindikatutik, Ipar Hegoa Ikasketa Sindikaletarako Fundazioarekin lankidetzan, formakuntza emango dugu, Lan Eskaintza Publiko hori ardatz. Ikastaroan parte hartzeko izena ematea martxoaren 29tik apirilaren 15era izango da, eta formulario honen bitartez egin beharko da. Ikastaroaren kostea 20 eurokoa izango da afiliatuentzat eta 80 eurokoa afiliatua ez direnentzat. On line izango da, eta, formazioa jasotzeaz gain, galderak egiteko eta erantzunak jasotzeko aukera egongo da.

Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

LABeko delegatuen batzarrak eta mobilizazioak Iruñean eta Gasteizen

Astelehenean, URRIAK 3, delegatuen batzarrak eta mobilizazioak egingo ditu LAB sindikatuak Araban eta Nafarroan. Munduko Sindikatuen Federazioak (MSF) egun horretarako deitua duen Ekintza Egunarekin...

Langabeziak %42,5 egin du gora gazteenen artean

Enplegu Zerbitzu Publikoen bulegoetan erregistratutako 169.877 langaberekin amaitu da 2020. urtea Hego Euskal Herrian. Erdiak baino gehiago emakumeak dira (%55,1), eta horrek agerian uzten du genero-arrakalak bere horretan jarraitzen duela.

Partekatutako beste elkarlan eremu bat hautsi du ELAk: Euskal Herria, Katalunia...

Aste honetan LABekin partekatutako beste elkarlan eremu bat hautsi du ELAk: lan erreformaren derogazioa eskatzeko dinamikatik LAB baztertuz, Euskal Herria, Katalunia eta Galizako lau sindikatu soberanistok pasa den ikasturtean eginiko adierazpenaren garapena zapuztu du. Ez da erabaki isolatua izan; aitzitik, azken hilabeteotan LAB-ELA elkarlanaren kontrako hainbat erabaki hartu ditu ELAk.

Estatu bat eraikitzea bideragarria ez ezik komenigarria edota premiazkoa da Euskal...

 IPAR HEGOA Fundazioak, UEUren lankidetzarekin EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN izenburuarekin argitaratu berri duen 3 liburuz osatutako bilduma aurkeztu du gaur Bilboko Foru Artxibategian. Aurkezpenean...

Garai berrirako zuzendaritza berria #LABgureGaraia

EXEKUTIBOA Idazkari Nagusia Aranburu Irazusta, Garbiñe  Idazkari Nagusiaren Ondokoa Arroyo Leatxe, Igor ...