Altueratik erorita hildako langileen kopurua kezkagarria dela salatu dugu

Astelehenean hildako langilea gogoan izan dugu Eibarko Azitain industriaguneko biribilgunean, euskal gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratzearen bitartez.

Astero langile bat hil da gutxienez urtea hasi denetik

Transportes Erdella enpresaren Larrabetzuko egoitzaren aurrean mobilizatu gara, euskal gehiengo sindikalak deituta, azken lan heriotza salatzeko. Enpresa horretako langilea zen joan den astelehenean Errioxako San Vicente de la Sonsierra herrian hildako garraiolaria.

Enpresetan prebentzioa benetan betetzen dela bermatzeko eskatu diogu Nafarroako Gobernuari

Enpresaburuek prebentzio arloan egiten duten jardunbide txarra eta borondaterik eza salatu dugu.

Segurtasun ikuspegitik, inork ez du ikuskatzen obretan lanak behar bezala egiten...

Dei egiten dugu ostegunean gehiengo sindikalak 12:00etan Eibarreko Azitain industriguneko biribilgunean egingo duen elkarretaratzean parte hartzera, azken lan heriotza salatzeko.

Norbaitek sinets dezake kasualitatea edo zorte txarraren aurrean gaudenik?

2021. urteko lan istripu hilgarrien txostena aurkeztu genuen asteartean, eta, handik gutxira, beste bi lan heriotzen berri izan genuen; urteko 18 eta 19. lan istripu hilgarria Euskal Herrian, lan munduan bizi dugun errealitatearen isla. Aurretik, joan den astean, arrantzale bat hil zen Santoñako uretan, eta horixe salatu dugu asteazken honetan Hondarribiko Kofradian.

Langileok ezin ditugu laneko heriotzak normaltzat hartu, ezta hauetara ohitu ere

Mobilizazioa egin dugu Iruñean, CEN patronalaren egoitzaren aurrean, Nafarroan gertatutako azken laneko heriotza salatzeko. Izan ere, apirilaren 12an Iruñeko Arrosadia auzoko obra batean Construcciones Mariezkurrenako 52 urtetako langilea hil zen, paleak jasotzeko makina bat garbitzen ari zela, honen beso mugikorra gainera etorri eta jo eta bertan hil zuen. Urte hasieratik, gutxienez 20 langile hil dira Euskal Herrian eta 2021ean, 68 izan ziren laneko heriotzak, gutxienez.

Ezin dugu onartu lan istripu eta gaixotasun profesionalen egoera deskontrolatu hau,...

Joan den astean Aramaion izandako lan istripu hilgarria salatu dugu Oñatiko plazan, euskal gehiengo sindikalak deituta.

Eremu konfinatuetako istripu klasikoa, bata bestearen atzetik

2022ko ekainaren lehen astelehen honetan beste lan heriotz baten berri izan dugu, azken egunetako bigarren istripu hilgarria Nafarroako Garesen. 33. istripu hilgarria Euskal Herrian eta 7.a Nafarroan.

Iruran hildako garraiolaria izan dugu gogoan

Joan den astean bi garraiolari hil ziren, bat Zamudion eta bestea Iruran. Lehen lan heriotza hori salatu genuen atzo eta bigarrena, gaur, Irura eta Villabona artean egindako elkarretaratze baten bitartez.