“Historikoki, zorretan gaude etxeko langileekin”

Etxeko langileak Bilbon mobilizatu dira, indarkeria matxistak eurena bezalako sektore prekarioan dituen adierazpide zehatzak salatzeko. LAB lanean ari da eurekin, Trabajadoras No Domesticadas-eko kideekin batera, sektorerako EAE mailako hitzarmen bat erdiesteko. Azaroaren 25aren testuinguruan egin dute ekintza. Hain zuzen ere, diskurtso ofizial eta hegemonikoek ezkutatu egiten dituzte etxea eta zaintzaren esparruan gertatzen diren biolentziak. Ez dira kasu isolatuak, etxeko langileen artean ematen diren ohiko bizipenak dira.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Irun eta Hendaia artean antolatutako ekimenean...

Urriaren 17an Irunen, Euskal Herriko Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzari hasiera emateko antolatutako ekimenean parte hartzeko deia luzatu nahi dugu sindikatutik. Hain zuzen ere, ekimenaren helburua bertara gerturatzen garen emakumeon artean egungo sistema kolonialista, inposatutako mugak eta transnazionalak salatzea izango da, performance baten bitartez, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak antolatuta.

Diskriminazio egoeren aurrean antolakuntza eta salaketa ezinbestekoak direla erakusten du haurdun...

Orain dela hilabete batzuk, urtarrilean, Arabako hiru enpresatan gertatutako sexu jazarpena zein diskriminazio kasuak salatu genituen. Bata, haurdun egoteagatiko kaleratze...

Diskriminazioa eragin dezaketen adierazgarriei buruzko informazioa eskatu diegu enpresei

Emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da gaur, eta, astelehenean egin genuen agerraldian iragarri bezala, Hego Euskal Herriko hainbat...

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.

[IRUDI GALERIA] Borroka sindikal feminista aurrera!

Kalera irten gara Euskal Herriko hiriburu eta herrietan, larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) egingo dugun manifestazioaren bezperan, aste honetan gure sindikalismo borrokalariaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Borroka sindikal feminista jopuntuan izan dute Nafarroan izandako atxiloketekin; protestetan argi utzi dugu borrokarekin jarraituko dugula, inoiz baino arrazoi gehiago dagoelako mobilizatzeko.

Emakume Abertzaleon VI Topaketa Feminista Ondarroan abenduaren 13an

Euskal Herriko Bilgune Feministak Emakume Abertzaleon VI Topaketa Feminista aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten atzo. Ondarroan izango da abenduaren 13an eta herriz-herri Topaketaren...

Gure komunitateari dei egiten diogu Emakumeen Mundu Martxak antolatutako zapien jasoketan...

Euskal Herriko 27 eskualdek baino gehiagok erantzun diote Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzan parte hartzeko deiari. Hain zuzen ere, otsailaren 20tik 27ra bitartean, eskualde bakoitzeko herri batetik igaroko gara talde feministek diseinatutako zapiak jasotzeko, mugen, arrazakeriaren eta transnazionalen botere korporatiboaren aurkako konpromiso kolektiboak adierazteko.

Emakume langileon eskubideak gero eta zapalduagoak

Eustatek eta INEk argitaratutako azken datuen arabera EEAn, gizonezkoak emakumezkoen diru sorrera bikoitza daukate, 23.224 gizonezkoak eta 11.857 emakumeak. Emakumeak 7200 euro gutxiago...