Sindikatuak presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara berriro Bilbon

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan.

Euskal presoak etxean eta bizirik nahi ditugu!

Asier Aginako euskal preso politiko ohiaren heriotza dela eta, LAB sindikatuak bat egiten du bere senideen, gertukoen nahiz berarekin ibilbidea partekatu zuten LABkideen saminarekin.

Mobilizazioaren beharra azpimarratu dugu, salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko

Sindikatuak dei egiten die langileei euskal presoen eskubideen alde indarrak bildu eta mobilizatzen jarraitzeko. Datorren larunbatean Donostian SAREk antolatu duen mobilizazioan parte hartuko du LABek, bertan egongo dira Garbiñe Aranburu idazkari nagusia eta Aiora Imaz Batzordeko Exekutiboko kidea.

Egoitzak zabalik ditugu urriaren 12aren etorrerarekin, ez baitugu ezer ospatzeko

Urriaren 12an, beste urte batez “Hispanitate Egunaren” ospakizuna inposatzen zaigulako, lan egutegi propio bat aldarrikatzen ari gara. LAB sindikatuak, aurtengoan ere, planto egin die inposatutako jai egunei. Espainiak Amerikako lurraldeak bortizkeriaz konkistatu eta kolonizatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu. Hala, LAB sindikatua lanean dago urriaren 12an ere. Hala, egoitzak zabalik ditugu.

Gazteek bizi duten prekarietatea salatu dugu Iruñean, beste eredu baten aldeko...

Manifestazioa egin dugu Ernai gazte antolakundearekin batera, Iruñean, gazte langileek bizi duten prekarietatea salatzeko eta krisia kapitalak ordain dezala eskatzeko. Manifestazioa autobus geltoki zaharretik atera da, eta Sarasate pasealekuan bukatu, Parlamentuaren aurrean. Bertan, LABeko ordezkari Imanol Karrerak hartu du hitza, eta antolatzeko eta borrokatzeko deia berretsi du: "Antolatu egin behar gara. Aurrean dugun aukera aprobetxatu behar dugu, aldaketa historiko baten aurrean baikaude. Aukera dugu beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko".

Salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko eskatu diogu Espainiako Gobernuari, denborarik...

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Presoen egoerari heltzea eta konponbide bat ematea premiazkoa dela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko exijitu dio.

Sindikatuok Izan Bidea ekimenera batuko gara bihar, kartzela-politika berria exijitzeko

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok jakinarazi nahi dugu hileroko mobilizazioei berrekingo diegula bihar Bilbon, arrazoizko epe batean euskal preso guztiak jendarteratzea bilatuko duen kartzela politika berri baten alde.

Ez dugu onartzen gazteen egoera prekario eta zaurgarriak beren etorkizuna zapuztea!

LABeko eta Ernaiko hainbat kide Burlatan bildu gara, Nafar Lansareren Iturrondo enplegu agentziaren egoitzaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko eta Nafarroako Gobernua zuzenean interpelatzeko gazteei enplegu duinak ahalbidetu diezaien.

Euskal presoak hiltzen dituen kartzela politika honekin amaitu behar dugu

Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoa hil da Martutenen. 15 urte zeramatzan kartzelan. LABek bere heriotza salatzen du eta babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkio bere familiari. Gonzalez Sola kalean egon beharko zen, zigorraren 3/4ak martxoan beteta. Kartzela politikak beste preso bat hil du. Hau onartezina da.