Egungo eredu ekonomikoa erabat aldatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dugu

"Euskal Herriak kapitalari planto!" plataformako eragileok, LABek barne, manifestu bat aurkeztu dugu "Aldaketa sakona euskal eredu ekonomikoan" izenburupean. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Endika Perez egon da aurkezpen agerraldian. Ondoren, Bilboko Iberdrola Dorrearen aurrean mobilizatu gara.

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilea Sustatzeko Batzordeko kideekin...

LABen izenean, Ekintza Sozialeko idazkaritzako Josefina Roco "Txefi" eta Endika Perezek hartu dute parte HELko sustatzaile diren hiru ordezkarirekin batera: Mikel Isasi, Angel Abalde eta Ignacio Funes.

Guneak pobreziaren eta prekarietatearen kontrako mobilizazioak iragarri ditu

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformak mobilizaziak iragarri ditu gero eta zabalagoa den probrezia eta prekarietatea salatzeko. Ostegunean,...

Endika Perez: “Premiazkoa da benetako eztabaida bati ekitea, babes sozialerako zer...

LABeko Ekintza Sozialeko idazkariak hitza hartu du Gasteizko Legebiltzarrean, Lan eta Enplegu batzordean, sindikatuaren proposamenen berri emateko, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren lege proposamen berriaren inguruan.

Pandemiaren urtean 22.500 lanpostu suntsitu dira Hego Euskal Herrian

Zaila da errekuperazio prozesu sendo bat imajinatzea pandemia gainditu gabe. Hala ere, komeni da Europako laguntzekin finantza daitezkeen inbertsio-aukerak aprobetxatzea, betiere kalitatezko enplegua sortzeko eta langabeziak gehien zigortutako eremu edo udalerriak suspertzeko badira.

Jaurlaritzak onartu duen Gizarteratzeko eta Diru Sarrera Bermatzeko lege aurreproiektuaren aurrean,...

Aurreproiektu honen abiapuntua okerra dela deritzogu. Idoia Mendia egungo sistemaren “arrakastaz” mintzo zaigu eta LABen ustez diagnostikoa guztiz kontrakoa da. Egun EAEn dugun babes sistemak ez die egungo pobrezia eta prekarietate sozial egoerei aurre egiten. Porrot egin duen eredua da, egungo egoera kronifikatzen duen sistema den heinean.

Migrazio politika arrazistak hil egiten du

Ziburun, goizaldeko 05:30ak aldera, hiru gazte hil dira eta laugarren bat larriki zauritua izan da. Pertsona horiek migrazio-bidean zeuden, Ziburu eta Donibane-Lohizune lotzen dituen trenbidearen ertzean lo egiten.

Eskubide sozialak murrizten dituzten politikak egiteari utz diezaiola eskatzen diogu EAJ...

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak argitaratzen duen Pobrezia eta Gizarte Ezberdintasunen Inkesta aurkezteko egingo diren jardunaldiak direla eta, LAB sindikatuak Gasteizko...

Garbiñe Aranburu: “Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".