In-itinere istripuak lan istripuak ere badira

Durangoko Ibaizabal ikastolako langile bat hil zen atzo. Zendu den irakasleak moto istripua izan zuen ikastolatik etxerako bidean (in-itinere), Berrizen. 2021. urtean Euskal Herrian emandako 11. lan istripu hilgarria izan da; gainera, Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian iazko otsailaren 6tik.

Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti

Zaintzen berrantolaketa sozialaren eta demokratizazioaren aldeko urratsak egin behar ditugu, urgentziazkoa da. Bidezkoa den banaketa egin behar dugu. Negozioa egiteari utz diezaiotela. Sistema publiko komunitario baterako oinarriak jarri behar dira, pertsona guztiak behar dugun momentuan zainduak izango garela ziurtatuko duena. Zaintzaileetzat zein zainduentzat duinak diren baldintzetan egingo direla bermatuko duena. Horrela egiten badugu, ez da inor zapaldu beharko norbaitek zaintzak behar dituelako.

Eusko Jaurlaritzak proposatzen dituen tresnak ez dira nahikoak behin-behinekotasunaren abusuarekin amaitzeko

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorrerako Kidego eta Eskalen Lege proiektua Legebiltzarrera eramatea onartu du gaur. Zalantzarik ez dugu Legebiltzarrean ematen den indar korrelazioak lege horren onarpena ahalbidetuko duela, gainontzeko alderdi eta sindikatuon ekarpenei arretarik egin gabe.

Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

AUZITEGIEK MUGA JARRI DIOTE IZENDAPEN ASKEARI ALDUNDIAN ETA GUFEN

Orain dela gutxi emandako hiru epaik zuzenbidearen kontrakotzat jo dute hainbat burutza eta burutzen baliokide diren lanpostuak izendapen askearen bitartez betetzea eta sistema hori...

Langile bat hil da Azpeitian, urteko 66. lan heriotza Euskal Herrian

Gaur, langile bat hil da lanean, Azpeitian. 58 urtetako J.M.A makina batek harrapatu du Erraztiola Serrategia SL enpresan. Aste berean Euskal Herrian hiltzen den bigarren langilea, izan ere, abenduaren 7an Indusaleko langile bat hil zen Muskizen, Petronor-en. Gaurkoarekin, gutxienez 66 langile hil dira Euskal Herrian urtea hasi denetik eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du Zaldibarreko Zabortegian duela 10 hilabetetik. Gehiengo sindikalak, kontzentrazioa egingo du abenduaren 15ean, 12:00etan, Erraztiola Serrategia SL-ren aurrean.

EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko...

EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: "Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte".

Sindikatuok benetako negoziazioa eskatu diogu Osasun sailburuari, Osakidetzak dituen egiturazko arazo...

Jaurlaritzako Osasun saileko arduradunarekin egindako bilera telematikoan, kezkatuta agertu gara Lehen Arretak pairatzen duen baliabide eskasiagatik eta kolapso arriskuagatik, COVID txertoari aurre egin behar dion heinean.

Kaleratzeek egoera benetan dramatikoak ekarriko dituztela ohartarazi dute PCB enpresako langileek

Joan den astean helarazi zien zuzendaritzak ITP AERO taldeko PCBko langileei kaleratu nahi dituen 90en zerrenda. Langileek, batzarrean gehiengo zabalez onartu ondoren, greba mugagabea hasi dute enpleguaren defentsan eta EEEak dakartzan kaleratzeen kontra. Honen harira, prentsa-aurrekoa egin dute Barakaldoko enpresa sarreran.