Gasteizen mobilizatu gara, Fremap aurrean, eskola jangeletako langile bati haurdunaldiko arriskuagatik...

Pikete feminista aktibatu dugu, Cocina Central Magui enpresako eskola jangeletako emakume langilearen kasua jendarteratzeko.

Ez dugu Bilboko Portuko zamaketaren aurreakordioa sinatuko, edukirik ez duelako

Madrilen sinatutako aurreakordioaren helburua hitzarmena sinatzea izan beharko litzateke, baina LABek ez ditu oinarri horiek partekatzen; izan ere, ez ditu aintzat hartzen greba eragin zuten eskaerak, eta etorkizun oso iluna marrazten du 12 urte baino gehiago daramatzaten behin-behineko 100 langilerentzat; izan ere, azken horiek Bilboko portuan lan egiteko kontratuak dituzte.

Kutxabankeko zuzendaritzaren asmoen kontra mobilizatu gara Bilbon

Kutxabankeko zuzendaritzak langileen lan-baldintzak okertu nahi ditu, bere proposamena onartzen ez badute aurrezkiaren hitzarmen sektoriala ezartzeko mehatxuarekin. Honen aurrean, hau onartu nahi ez duen gehiengo sindikal batekin egin du topo. Hain zuzen ere, Langileak egiten ari diren ahaleginak ez dauka saririk ezta lan-baldintza duinen aitortzerik, eta gainera, Kutxabank-eko zuzendaritzak apirilaren 1etik aurrera Aurrezkiaren Hitzarmen Sektoriala ezartzeko mehatxuari eusten dio. Honen aurrean, sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, zuzendaritzaren asmoen aurrean.

Trenasan atzo lortutako akordioa salatzen dugu eta gaitzespena adierazi nahi diegu...

Tristura handia ematen digu akordio horrek, duintasunez lanpostua defendatu duten 50 pertsona baino gehiago kaleratzen baititu. Enpresarekin egindako akordio hori aurreko urteetan gertatutakoaren errepikapen bat baino ez da, langileen erdiaren kaleratzea, eta ABEEn jarraitzeko eta etorkizun hurbilean lantoki oso bat ixteko moduan gordetzen da, sekulako pagotxa.

Odolusteak ez du etenik

Azpeitian, Bidea enpresako langile bat hil da. Kamioi bat deskargatzen ari zela karga gainean erori zaio eta bertan hil da. Istripu hilgarria ikertzea eta erantzunkizunak argitzea eskatzen dugu. Egun berean, gainera, beste langile bat larri zauritu da Carcarren, Nafarroan, teilatu batetik erorita.

Pankarta erraldoi bat jarri dugu Nafarroako Ospitalegunean, garbiketen iruzurra salatzeko eta...

Gaur goizean, LAB sindikatuko hainbat kidek pankarta handi bat jarri dute Nafarroako Ospitaleguneko Ama-Haurren Ospitalearen fatxadan, Iruñean. Pankarta horretan, garbiketako langileen “plantilla handitzea” eskatzen zen, eta ISS enpresa kontzesionarioak garbiketen zerbitzuan eginiko “iruzurra” salatzen zen. Pankartan ere ospitaleko garbitzaileek jasaten duten egoeraren erantzuletzat jotzen zen Osasunbidea.

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berria sinatuko dugu, emakumeona ere izango dena

LABeko ordezkaritzak erantzukizun ariketa egin du; urte asko daramatzagu Gipuzkoan metalgintzako hitzarmenik gabe, juridikoki urrats garrantzitsuak lortu dira, subrogazioan edo berdintasunean lortutakoak ere azpimarratzekoak dira; baita soldata eguneratzeak edota lizentzia batzuen hobekuntzak ere.

Laneko heriotzen sarraskiak ez du etenik

Urte hasi berri honetan, gutxienez 2 langile hil dira lanean Euskal Herrian eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian otsailaren 6tik. Bada, ostegunean, Ezkion, Basalan Arrospide enpresako 54 urtetako langilea larri zauritu zen zuhaitz baten adarra gainera erorita. Ospitalera eraman eta bertan hil zen. Duela 10 urte, Leitzan, enpresa berdinean 28 urteko langile bat zendu zen antzeko egoeran. Gehiengo sindikalak deituta, urtarrilaren 27an, 12:00etan, Ezkioko plazan mobilizatuko gara lan heriotz hau salatzeko.

Lan heriotzak salatu ditugu Ugaon, urtean hildako zazpigarren langilea gogoan

Construcciones Arrankudiaga enpresaren aurrean mobilizatu gara, euskal gehiengo sindikalak deituta. Hain zuzen ere, enpresa horretako 51 urteko langile bat hil zen asteazkenean, garbiketa eta mozte lanetan zegoela zuhaitz bat erori eta gainera erori eta gero. Honako hau urteko zazpigarren istripu hilgarria izan da Euskal Herrian. Hortaz, egiturazko arazo honekin amaitzeko exijitu dugu elkarretaratzean, eta Eusko jaurlaritzari gaia agenda politikoan koka dezala eskatu diogu.