Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zentroen Nafarroako hitzarmen sektorialerako aurreakordioa sinatu dugu...

Nafarroako Gobernuarekin itundutako eta kudeaketa pribatua duten desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetan ordezkaritza duten erakunde sindikalek -ELA (%30,56), LAB (%26,39), CCOO (%23,61) eta UGT (%18,06) sindikatuek- aurreakordioa sinatu dute gaur Iruñean, sektoreko V. hitzarmena ezartze aldera. Lehenengo aldiz sinatuko du LABek hitzarmen probintzial hau, oso positibotzat jo baitu aurrekoek jasotzen ez zituzten aurrerapen batzuk jasotzea, 2.000 langile inguruko lan-baldintzak nabarmen duintzeko aukera emanen dutenak.

Neurriak exijitu dizkiegu administrazioei aniztasun funtzionala duten langileen eskubideak bermatzeko

LABek mobilizazioak egin ditu Bilbo eta Donostian aniztasun funtzionala duten pertsonek ohiko lanpostu bat eskuratzeko dituzten zailtasunak eta Enplegu Zentro Berezietako prekarietatea salatzeko. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkartu dira eta Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, “Aniztasun funtzionala duten pertsonen insertzio sozial eta laborala edo esku-lan merkea eta enpresentzako negozioa?” lemarekin.

EAEko gizarte zerbitzuen sektorean greba egingo dugu urtarrilaren 26an eta martxoaren...

Zaintza lanak aitortu egin behar direla aldarrikatzeko mobilizatu egin gara Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Hain zuzen ere, zerbitzu sozial publiko bat eskatu dugu, kudeaketa zuzenekoa, komunitarioa, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa, eta hau lortzeko bidean egingo ditugun ekimen eta mobilizazioen berri eman dugu elkarretaratzean. Zentzu honetan, EAEko gizarte zerbitzuen sektorean greba egingo dugu urtarrilaren 26an eta martxoaren 4an, eta deialdi hauen erregistroa egin ostean gauzatu dugu protesta.

Bi greba egun deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, abenduaren 10 eta...

Pandemiaren eraginez bizi dugun krisiak modu gordinean utzi ditu agerian helduen egoitzetako gabeziak, berriak ez direnak. Langileak euren osasuna lanean uzten ari dira, modu prekarioan lan egiten dute, eta ordainetan sektoreko arduradun Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du egoera aldatzeko inongo asmorik erakutsi. Hala, bizi dugun muturreko momentu honi aurre egiteko, bi lehentasun aldarrikatuko ditugu mobilizazioetan: herrialdeko hitzarmena eta langileen kopurua zehazten duten katalogoa egungo egoerara egokitzea.

USOAko enpresa-batzordeak mobilizazioei ekin die berriro hitzarmenaren negoziazioak duen blokeoa salatzeko

Barakaldoko Udalaren Enplegu Zentro Berezia da USOA eta aniztasun funtzionala duten 300 langile inguru ditu. Enpresa-batzordeak mobilizazioa egingo du bihar Barakaldoko Udalaren aurrean, atzo egin bezala. Hain zuzen ere, salatzen ari da langileen hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dutela Barakaldoko Udalak eta enpresak, ez dutelako inolako proposamenik aurkeztu, langileek 9 hilabete daramatzatenean proposamen baten zain.

Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte, sektoreko lehen...

LAB sindikatuak deituta, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek hainbat lanuzte eta mobilizazio egin dituzte sektoreko patronalak eta Nafarroako Gobernuak beren jarrerak alda ditzaten eta, beraz, Nafarroako lehen hitzarmeren negoziazioen blokeoa ken dezaten eskatzeko. Iruñeko Hezitzaile Eskolako ikasleek ere greba egin dute, Esku-hartze Sozialeko langileekiko elkartasunez.

Garbiñe Aranburu: “Propaganda gutxiago eta ekintza gehiago behar ditugu zaintza sistema...

EAEko gizarte zerbitzuetan grebara deitu dugu martxoaren 4aren etorrerarekin. Zaintza lanak aitortzea aldarrikatuko dugu goizean goizetik, funtsezkoak diren sektore feminizatu hauetan dagoen prekarietatea salatzeaz gain, sistema publiko unibertsal, doako eta komunitario baten alde. Hain zuzen ere, Pikete Feministak Bilbo, Gasteiz eta Donostiako kaleak hartu ditu, eta instituzioak interpelatu ditu. Eguerdia aldean, manifestazioak egin ditugu hiriburuetan, mobilizazio bateratuan parte hartu baitugu, gure zutabearen baitan. Ibilbidearen amaiera, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak hartu du hitza, eta erakundeei zuzendu zaie, hitzetatik ekintzetara pasa daitezen zaintza sistema publiko komunitario baten bidean.

Zaintza arloaren funtsezko eginkizuna aldarrikatu du Pikete Feministak, greba eguneko mobilizazio...

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zaintza arloko langileek greba eguna dute, urtarrilaren 26aren etorrerarekin. Sektore feminizatu eta, ondorioz, prekarizatua da; eta horixe salatu dugu Pikete Feministaren bitartez, goizean goizetik, Bilboko udaletxearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eta barruan. Hala, eskuorriak banatzen eta informatzen ibili gara. Izan ere, egungo testuinguruak inflexio-puntua izan behar du langileek eta erabiltzaileek beste gizarte eta zaintza zerbitzuen eredu bateranzko bidea egiteko.

Zaintza lanen aitortza politiko, ekonomiko eta soziala aldarrikatu dugu Gasteizen, Bilbon...

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zaintza arloko langileek egindako greba eguna dela-eta, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kaleak hartu ditugu, "Zaintza lanak aitortu orain!" leloarekin, zerbitzu sozialen sistema eta kudeaketa publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoaren defentsan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Bilboko mobilizazioan izan da, eta zaintza sistema publiko bat eraikitzeko beharra nabarmendu du.