Enplegu publikoaren kontsolidazioaren alde mobilizatu gara lan zentroetan, apirilaren 22ko greba...

LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok deituta, enplegu publikoa sortu eta behin behineko langileen kontsolidazioa galdegiteko milaka langilek hartu dute parte lan zentroetan antolatutako kontzentrazio eta mobilizazioetan.

Sindikatuok benetako negoziazioa eskatu diogu Osasun sailburuari, Osakidetzak dituen egiturazko arazo...

Jaurlaritzako Osasun saileko arduradunarekin egindako bilera telematikoan, kezkatuta agertu gara Lehen Arretak pairatzen duen baliabide eskasiagatik eta kolapso arriskuagatik, COVID txertoari aurre egin behar dion heinean.

Apirilaren 22rako EAEko sektore publikoan deitutako greba erregistratu dugu

Enplegu publikoa sortu eta milaka behin behineko langileren kontsolidazioa galdegiteko mobilizatuko gara LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok.

Ipar Euskal Herrian erabakitzea inoiz baino beharrezkoagoa dela aldarrikatu dugu Baionan,...

Greba eguna deituta dago Frantziako Estatuan, Macronen Gobernuak pandemia egoera dela-eta hartutako neurriek dituzten ondorioak salatzeko; enpleguan, soldatetan, babes sozialean zein lan eta bizi baldintzetan eragindakoak. Sistemaren eraso berri honen aurrean, LABek argi du inoiz baino beharrezkoa dela Ipar Euskal Herrian bertan erabakitzea; tokiko negoziazio mahai bat sortzea, lurraldeko eragileekin benetako tokiko alternatibak eraikitzeko. Halaxe aldarrikatu dugu Baionako kaleetan, Lapurdiko hiriburuan deitutako mobilizazio bateratuan, non hainbat sektoretako langileak bildu diren: osasungintza, irakaskuntza, kultura eta funtzio publikokoak, besteren artean.

Gasteizko Toki Eder ikastolan mobilizatu gara, eskola-jangelen defentsan

Hezkuntza komunitateko jangeletako langileek, irakasle-hezitzaileek eta gurasoek mobilizazioa egin dute Toki Eder ikastolan, LABek deituta. Salatu dute, ikasturtea aurrera joan arren, ikastetxe honek Eusko Jaurlaritzari egindako eskaeren berririk oraindik ez duela jaso.

EAEko gizarte zerbitzuen sektorean greba egingo dugu urtarrilaren 26an eta martxoaren...

Zaintza lanak aitortu egin behar direla aldarrikatzeko mobilizatu egin gara Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Hain zuzen ere, zerbitzu sozial publiko bat eskatu dugu, kudeaketa zuzenekoa, komunitarioa, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa, eta hau lortzeko bidean egingo ditugun ekimen eta mobilizazioen berri eman dugu elkarretaratzean. Zentzu honetan, EAEko gizarte zerbitzuen sektorean greba egingo dugu urtarrilaren 26an eta martxoaren 4an, eta deialdi hauen erregistroa egin ostean gauzatu dugu protesta.

Hitzarmen kolektiboen negoziazioetan EAEko Hezkuntza Sailak sektore feminizatu eta...

EAEko Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritza negoziazio-mahai ezberdinetara deitu duen arren, LABetik salatu behar dugu bereziki feminizaturik dauden eta zaintza lanekin loturiko bi kolektibo baztertzen ari dela:, Haurreskolak Partzuergokoa eta Sukalde eta Garbiketakoa. Ez dugu uste hau kasualitatea denik, eta horregatik salatu dugu Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan deitu dugun mobilizazioaren bidez.

EAEko eskola jantokietako greba deialdiari eutsi diogu, Hezkuntza sailak bilerara deitu...

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok, ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jantokietako azpikontratetan ordezkaritza dugunok, urriaren 21, 27 eta 29rako deitutako grebari eutsiko diogu, Hezkuntza Sailak gaurko bilerara deitu arren, grebaren lehen egunaren bezperan.

Faxistak ez direla ongi etorriak aldarrikatu dugu Pausuko mugan

Eskuin muturrak elkarretaratzea egin du Pausuko mugan, Frantziako Batasun Nazionala alderdiak (Rassemblement National) deituta, migrazioaren aurka. Bada, Ipar Euskal Herriko hainbat eragile hurbildu gara bertara, eta aurrez aurre adierazi diegu faxistak eta gorrotoz beteriko ideiak ez direla ongi etorriak. Hain zuzen ere, Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu dugu, faxistentzat izan ezik.