COVID-19 bidezko kutsatzea lan-istriputzat hartu behar da osasun-sektoreetako eta sektore soziosanitarioetako...

LABen errekurtso bati esker, Gurutzetako Ospitaleko mantentze-lanetako langile baten aldeko ebazpenak erakusten du enpresetan oro har, eta Osakidetzan, bereziki, gertatzen diren kutsatzeak saihestu egin daitezkeela eta saihestu egin behar direla prebentzio eta babes neurrien bidez, eta hori gertatzen ez bada, enpresak erantzukizuna duela beharrezkoak diren neurriak ez hartzeagatik

Osakidetzan dimisioa eman duten gerenteen jarrera salatu nahi dugu

Osakidetzako LAB sindikatuak Santa Marinako eta Bilbo-Basurtu ESIko dagoeneko gerente ohien jokabidea salatu nahi du; izan ere, Osakidetzako langileei txertoa jartzeko ezarritako protokoloari jaramonik egin gabe eta gerente-karguaz baliatuta, COVID-19ren aurkako txertoa jarri zaie berriki, ez zegokien arren.

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan egindako iruzurragatik deklarazioak hartzen hasi dira berriz...

Aste honetan berriro ekingo zaio LAB sindikatuak eskatutako deklarazioari: 6 lagun lekuko gisa, eta beste 5 ikertu gisa, Osakidetzaren iruzurrezko LEParen kasuan.

Gorlizko Etengabeko Arreta Gunea zabalik mantentzeko beste urrats bat eman dugu,...

Uribe ESIko zuzendaritzak deialdia aldatu egin du, abuztuaren 5ean, 1. eranskinean, eta Gorlizko EAGa aukeran dauden destinoen artean sartuz eta guri arrazoia emanez. Berriro ere, Osakidetza zerbitzuak ixten saiatzen ari da atzeko atetik. Argi dago erne ibili behar dugula, eta herritarrentzat funtsezkoak diren zerbitzuak defendatzen jarraitu behar dugula, langileentzako baldintza duinetan.

Lan Ikuskaritzak arrazoia eman digu Basurtuko erizaintzako erretenari buruz aurkeztutako salaketan...

Lan Ikuskaritzak ontzat eman du LABek abenduan aurkeztutako salaketa, Basurtuko Ospitaleko erreten-zerbitzuari atxikitako erizainen lan-baldintzak urratzeari buruzkoa. Zehazki, salatu genuen erizaintzako langile horien lan-karteldegien etengabeko aldaketa, karteldegi horien gabezia bera, eta lanaldien artean behar den atsedenerako eskubidearen urraketa.

Herri akusazio bezala, beste bultzada prozesal bat eman diogu Osakidetzako Lan...

Eztabaidaezina da Osakidetzako zuzendaritzaren inplikazioa bezero-sare horretan, eta azken honen gune operatiboa gero eta garbiago ikusten da. Horregatik uste osoa dugu Osakidetzako Zuzendaritzak LEP honetan legez kanpoko antolaketa-delitu bat egin zuela. Instrukzio-epaileak gure zerbitzu juridikoek egindako eskaera guzti-guztiak onartu ondoren, azken egunotan Osakidetzari eskatutako informazioaren zati bat jaso dugu.

LABek Euskal Osasun ereduari buruzko alternatiba aurkeztu du

Gaur egun, zerbitzu publikoak murrizketa eta atzeraldi handiak jasaten ari diren honetan, eta geure osasun sistema garatu ahal izateko gaitasun politikorik eta arautzailerik...

Nahi beste arrazoi ditugu Osakidetzan greba egiteko

Osakidetzako sindikatuok agerraldi bateratua egin dugu, urtarrilaren 28ko grebaren atarian. "Txertoekin gertatutakoak argiro erakusten digu zenbatekoa den osasun-sistema publikoarekiko eta osasun-langileekiko arbuioa. Gertaera hori urtetan salatu izan dugun zerrenda luzearen azkena izan da", adierazi dugu.

Pediatriak eta Psikiatriak azpiegitura duinak behar dituzte Nafarroan

Pandemiak eta pandemia dela medio Ospitalegunean dugun egoerak lotsagarri utzi dute Nafarroako osasun sistema, eta agerian gelditu da zenbait zerbitzuren azpiegiturak eskasak eta zaharkituak daudela, hala nola Pediatria eta Psikiatria. Horregatik, LABek berriz ere eskatzen du premia larri horiei erantzuteko.