Azpikontratetako osasun-garraioko langileek txertoa lehenbailehen eman diezaietela aldarrikatu eta Jaurlaritzaren jokabide...

Sektoreko sindikatuok Eusko Jaurlaritzari galdegin diogu osasun teknikariei eman diezaiela txertoa lehenbailehen, eta ohartarazi dugu ez dutela administrazioaren jokabidea onartuko. Egoera salatzeko, lehen mobilizazioa egin dugu Gipuzkoako hiriburuan, Donostia Ospitalearen aurrean.

Garbiñe Aranburu: “Sistema osoa dago auzitan”

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako "Egun on Euskadi" saioan izan da, egunerokotasuneko gaiei buruz hitz egiteko. Besteak beste, txertaketarekin izandako polemikari buruz galdetu diote, LABek epaitegietan jarritako salaketaren harira. Osakidetzako EPE-arekin izandako irregulartasunak ekarri ditu gogora, hau ere auzibidean dagoena; hala, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzarekiko mesfidati egoteko arrazoiak badaudela esan du, eta mesfidantza horretan kokatu du epaitegietara jo izanak.

Euskal Herriko osasun sistemari egindako eraso zuzena salatu du LABek

Krisiaren aitzakiaz, orain arte publikoa, unibertsala eta doakoa izandako osasun sistema negozio bilakatu nahi dute. Euskal langileriak historian zehar borroka bidez lortutako jendarte...

Kidez & kide 3. alea

LAB osasungintzaren buletin digitala. {edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/zerbitzupublikoak/Osasungintza/kidezKide03.pdf,550,778,link{/edocs} Kidez&Kide. 3. alea        {linkr:related;keywords:kidezKide;limit:10;title:Albiste+gehiago}     

Anbulantzietako osasun langileen erasoen aurrean, Jaurlaritzari inplikazioa exijitu dio La Pau-Araba...

Gertaerak lan-prekaritatearen eta azpikontratazioaren testuinguruan ulertu behar dira, eta Eusko Jaurlaritzari bere erantzukizun zuzena egunerokotasunean saihesteko balio diote.

Herri akusazio bezala, beste bultzada prozesal bat eman diogu Osakidetzako Lan...

Eztabaidaezina da Osakidetzako zuzendaritzaren inplikazioa bezero-sare horretan, eta azken honen gune operatiboa gero eta garbiago ikusten da. Horregatik uste osoa dugu Osakidetzako Zuzendaritzak LEP honetan legez kanpoko antolaketa-delitu bat egin zuela. Instrukzio-epaileak gure zerbitzu juridikoek egindako eskaera guzti-guztiak onartu ondoren, azken egunotan Osakidetzari eskatutako informazioaren zati bat jaso dugu.

100 egun etxeko ospitalizazio zerbitzurik gabe Lizarrako osasun barrutian

Lizarrako etxeko ospitalizazio zerbitzua itxita dago oraindik, eta ez dago konponbiderako proposamen argirik. Zerbitzu hori duela hiru hilabete baino gehiago desegin zuten Yolanda Montenegro Lizarrako osasun barrutiko gerenteak eta Santos Indurain kontseilariak.

Osakidetzako garbitzaileak berriro mobilizatu dira, lan baldintza duinen defentsan

Osakidetzako garbitzaileak mobilizatu dira, joan den astean egin bezala, maiatzaren 27rako iragarritako grebaren aurrekari. Hain zuzen ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun etxeetan egin dituzte elkarretaratzeak oraingoan.

[IRITZIA] “Azaroak 25: pandemiak Osakidetzan”

Osakidetzako LABeko Emakume arloko arduradun Lurdes Barraganen hitzetan, "Osakidetzak %80 emakume ditu bere plantillan, gaur egun COVIDen aurka borrokatzen lehen lerroan, eta pandemia horri aurre egiteko behar bezala babestuta ez egoteaz gain, babesik gabe jarraitzen dute berdintasunaren aldeko borroka zahar honetan".