Osakidetzari eskatu diogu egiturazko arazoen aurrean konponbideak jar ditzala

Sindikatuok kalera atera gara berriro, Osakidetzak dituen egiturazko arazo larriei irtenbidea emateko. Oraingo honetan, lan zentroetan bizi den egoera larria salatzeko, elkarretaratzeak egin ditugu Osakidetzako lan zentroetan bertan, azken asteotako mobilizazio-dinamikari jarraipena emanez. Hain zuzen ere, Osakidetzako zuzendaritzak negoziatzeko duen borondate ezaren aurrean, greba eguna deituta dugu urtarrilaren 28rako. Ordura arte, mobilizazioak egiten jarraituko dugu, urtarrilan zehar ere.

Sindikatuok benetako negoziazioa eskatu diogu Osasun sailburuari, Osakidetzak dituen egiturazko arazo...

Jaurlaritzako Osasun saileko arduradunarekin egindako bilera telematikoan, kezkatuta agertu gara Lehen Arretak pairatzen duen baliabide eskasiagatik eta kolapso arriskuagatik, COVID txertoari aurre egin behar dion heinean.

Sindikatuok Osakidetzako mahai sektorialetik altxatu gara

Gutxietsita sentitu gara. Izan ere, gai-zerrendako lehen puntua aztertzen ari ginenean, eta sindikatuoi entzun ere egin ez zitzaigunean, Osakidetzak prentsa-ohar bat bidali die komunikabideei eta langile guztiei ere, une horretan egiten ari zen bileraren balorazioa eginez, eta oraindik planteatu ere egin ez zitzaizkigun edukiak publiko eginez.

Osakidetzan negoziazioa nahitaezkoa dela aldarrikatu dugu

LAB sindikatuko ordezkariak Gasteizko Parlamentuan egon dira gaur. Agerraldia egin dute Osasun Batzordean sindikatuak egiten duen Osakidetzaren gaurko egunaren egoeraren diagnostikoa egin eta mahai gainean ipintzeko zeintzuk diren Osakidetzako zuzendaritzak lehentasunez konpondu behar dituen arazoak.

Osakidetzak Tolosako Asuncion Klinika bere baitan txertatzeko eta langileak subrogatzeko eskatu...

Agerraldia egin dugu Tolosan, Zerbitzu Publikoetako Federazioko idazkari Gorka Berasategik buru, Asuncion Klinika kudeatzen duen Inviza enpresaren inguruan dabiltzan albiste eta mugimendu desberdinen aurrean gure jarrera azaltzeko. Hala, berretsi dugu klase sindikatu bezala Invizako langileak defendatuko ditugula beti, eta Tolosaldeko herritar guztien eskubideak bermatzeko beharra ikusten dugula; hots, ospitale publiko bat izateko eskubidea. Hain justu, horregatik izan gara hasieratik Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko Plataformaren (TOPA) parte.

Salaketa jarri dugu Bilbo-Basurtu eta Santa Marina ESIko kudeatzaile ohien aurka,...

LAB sindikatuak salaketa aurkeztu du gaur bertan Bilboko goardiako epaitegietan, Santa Marina Ospitaleko eta Bilbo-Basurtu ESIko gerente ohiek egindako txertaketa irregularraren harira. Gure ustez, gertaera honek, oraingoz bi kargu horietara mugatuta dagoena baina txertaketa irregularreko beste kasu batzuei buruzko informazioa ezagutzen dugun heinean zabaldu daitekeena, erantzukizun pertsonalak eta politikoak ez ezik, penalak ere badakartza.

[IRITZIA] “Azaroak 25: pandemiak Osakidetzan”

Osakidetzako LABeko Emakume arloko arduradun Lurdes Barraganen hitzetan, "Osakidetzak %80 emakume ditu bere plantillan, gaur egun COVIDen aurka borrokatzen lehen lerroan, eta pandemia horri aurre egiteko behar bezala babestuta ez egoteaz gain, babesik gabe jarraitzen dute berdintasunaren aldeko borroka zahar honetan".

Osakidetzan dimisioa eman duten gerenteen jarrera salatu nahi dugu

Osakidetzako LAB sindikatuak Santa Marinako eta Bilbo-Basurtu ESIko dagoeneko gerente ohien jokabidea salatu nahi du; izan ere, Osakidetzako langileei txertoa jartzeko ezarritako protokoloari jaramonik egin gabe eta gerente-karguaz baliatuta, COVID-19ren aurkako txertoa jarri zaie berriki, ez zegokien arren.

Covid beharrak direla-eta Osasunbidean kontratatutako langile guztiei kontratuak luzatu behar zaizkie

Osasunbideko gerentziaren eta, beraz, Indurain kontseilariaren azken erabakia, hots, arakatzaileen taldeari kontratuak 3 hilabetez luzatzea, Covid beharrak direla-eta Osasunbidean kontratatutako langile guztiei aplikatu beharko litzaieke.