Gasteizko Toki Eder ikastolan mobilizatu gara, eskola-jangelen defentsan
Hezkuntza komunitateko jangeletako langileek, irakasle-hezitzaileek eta gurasoek mobilizazioa egin dute Toki Eder ikastolan, LABek deituta. Salatu dute, ikasturtea aurrera joan arren, ikastetxe honek Eusko Jaurlaritzari egindako eskaeren berririk oraindik ez duela jaso.
Hitzarmen kolektiboen negoziazioetan EAEko Hezkuntza Sailak sektore feminizatu eta...
EAEko Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritza negoziazio-mahai ezberdinetara deitu duen arren, LABetik salatu behar dugu bereziki feminizaturik dauden eta zaintza lanekin loturiko bi kolektibo baztertzen ari dela:, Haurreskolak Partzuergokoa eta Sukalde eta Garbiketakoa. Ez dugu uste hau kasualitatea denik, eta horregatik salatu dugu Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan deitu dugun mobilizazioaren bidez.
EAEko eskola jantokietako greba deialdiari eutsi diogu, Hezkuntza sailak bilerara deitu...
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok, ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jantokietako azpikontratetan ordezkaritza dugunok, urriaren 21, 27 eta 29rako deitutako grebari eutsiko diogu, Hezkuntza Sailak gaurko bilerara deitu arren, grebaren lehen egunaren bezperan.
Itunpeko irakaskuntzan lanuzte eta mobilizazio berriak iragarri dituzte hurrengo asteetarako
Patronalari inolako murrizketarik gabeko eta aplikazio bermea izango duen EAEko hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen eskatzeko sindikatuek, pasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuari jarraipena emanez, lanuzteak deitu...
Haurreskolak Partzuergoaren aurrekontua handitzea, doakotasuna eta EAEko Hezkuntza Sailean integratzea eskatzen...
LAB Sindikatuak salatu nahi du eremu pribatuko 0-3ko eskolentzat Jaurlaritzak ikasturterako diru languntzak argitaratu dituela, oraindik ere Haurreskolak Partzuergoko aurrekontua zehaztu gabe dagoenean.
Grebak egingo ditugu EAEko hezkuntza publikoan, azaroaren 30 eta abenduaren 14an
Hezkuntza publikoa, euskalduna eta propioa aldarrikatuko dugu LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok antolatuko greba zein mobilizazioetan, "Hezkuntza lege-aurreproiektu honi EZ, legea langileokin eraiki" leloarekin.
2019ko azaroan ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek eta Kristau Eskola eta...
Gizarte ekimeneko ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langile eta hezkuntza-laguntzako espezialistentzat ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek adostutako soldata-jaitsiera legez kanpokoa dela berretsi da orain. LABek ez du onartzen langileen eskubide bat dena zapaltzea, eta prest gaude, honako honetan erakutsi dugun bezala, azken muturreraino joateko eskubide horiek errespeta daitezen.
Sindikatuoi eta langileoi Haurreskolak Partzuergoan greba dinamikarekin hastea baino ez zaigu...
Haurreskolak Partzuergoko gerenteak grebaren atarian, mahai negoziatzailearen bilera deialdia egin zigun atzorako, berriro ere berari interesatzen zitzaion gai ordenarekin, alde sozialaren eskaerei muzin eginez eta langileak sindikatuen kontra jartzeko jokoan sartuz. Bada, abenduaren 10ean hainbat herritan, Bilbo eta Donostiako Eusko Jaurlaritzako delegaritzen aurrean eta Gasteizko plaza berrian, goizeko 11:00etan burutuko diren kontzentrazioetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.
“Segregaziotik inklusiora”, irakaskuntzaren inguruko jardunaldiak egingo ditugu martxoaren 27an Gasteizen
Azken hilabeteotan, LABek eskola-sisteman ematen diren segregazio anitzen inguruko gogoeta-prozesu bat bultzatu du, eta horren ondorioz lan-txosten bat osatu du, eztabaidarako oinarri gisa zabalduko duguna. Jatorria, hizkuntza, kultura, erlijioa, aniztasun funtzionala, generoa edo klasearen arabera ikasleak segregatzea arrazista eta klasista dela deritzogu. Gure ustez, hezkuntzak ezin ditzake berak bakarrik segregazioak gainditu, baina hezkuntzatik badago zer egin.