Ipar Euskal Herrian erabakitzea inoiz baino beharrezkoagoa dela aldarrikatu dugu Baionan,...

Greba eguna deituta dago Frantziako Estatuan, Macronen Gobernuak pandemia egoera dela-eta hartutako neurriek dituzten ondorioak salatzeko; enpleguan, soldatetan, babes sozialean zein lan eta bizi baldintzetan eragindakoak. Sistemaren eraso berri honen aurrean, LABek argi du inoiz baino beharrezkoa dela Ipar Euskal Herrian bertan erabakitzea; tokiko negoziazio mahai bat sortzea, lurraldeko eragileekin benetako tokiko alternatibak eraikitzeko. Halaxe aldarrikatu dugu Baionako kaleetan, Lapurdiko hiriburuan deitutako mobilizazio bateratuan, non hainbat sektoretako langileak bildu diren: osasungintza, irakaskuntza, kultura eta funtzio publikokoak, besteren artean.

Hezkuntza komunitatearen haserrea Baionako kaleetara eraman dugu

Hezkuntza arloan grebara deitu dugu sindikatuok Ipar Euskal Herrian, 2022. urtearen etorrerarekin ikastetxeetan dagoen osasun protokolo zentzugabea salatzeko eta hezkuntza komunitatearen haserrea eta nekea azalerazteko.

Sokoa enpresak Sebastien Hiriart bidegabe kaleratu zuela berretsi du Paueko Dei...

Antolakuntza, borroka eta ekintza juridikoari esker lortu dugu langilearen aldeko epaia. Tamalez, ez da lehen aldia Sokoa enpresa zigortzen dutela. Jazarpen sindikalarengatik, lan kodea ez errespetatzeagatik edo hitzarmen kolektiboa ez aplikatzeagatik ere bukatu du epaitegietan.

LAB lehendabizikoz aurkezten zituen hautagaiak funtzio publikoan eta emaitza onak ukan...

LAB sindikatak ontzat ematen abenduaren 4an funtzio publikoko hauteskundeetan lortu dituen emaitzak. Lehen aldikotz presentatzen zen LAB Ipar Euskal Herriko funtzio pubikoan. Horrela,...

Faxistak ez direla ongi etorriak aldarrikatu dugu Pausuko mugan

Eskuin muturrak elkarretaratzea egin du Pausuko mugan, Frantziako Batasun Nazionala alderdiak (Rassemblement National) deituta, migrazioaren aurka. Bada, Ipar Euskal Herriko hainbat eragile hurbildu gara bertara, eta aurrez aurre adierazi diegu faxistak eta gorrotoz beteriko ideiak ez direla ongi etorriak. Hain zuzen ere, Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu dugu, faxistentzat izan ezik.

Manifestazio bateratua egingo dugu Baionan, Maiatzaren Lehenean

Lapurdiko hiriburuko Lan Burtsatik abiatuko dugu mobilizazioa, 11:00etan, beste sindikatu eta eragilerekin batera.

LABek, lehen aldikoz, Lurraldeko Funtzio Publikoko hauteskundeetan aurkezteko aukera du

2014ko abenduaren 4an hauteskundeak iraganen dira Lurraldeko Funtzio Publikoan. Hauteskunde hauetan, Ipar Euskal Herriko udalerri handi eta ttipietako langileek beren ordezkariak hautatuko dituzte....

Zerbitzu publikoak defendatu ditugu Baionan

Funtzionario eta zerbitzu publikoen kontrako erasoek segitzen dute Ipar Euskal Herrian, eta, hori dela eta, mobilizazio eguna da gaur. Hala,...

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egingo dugu Baionan, azaroaren 20an

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hainbat eragilek, LABek barne, agerraldia egin dugu, Euskal Herrian bizi eta etxebizitza izateko eskubidea aldarrikatzeko eta espekulazioa salatzeko.