Iruñeko haurren talde komunitarioen aurkako erasoa errefusatu dugu

LAB sindikatuak gogor salatu nahi du Iruñeko Udalak hiriburuko auzoetako talde komunitarioekiko duen jarrera. Navarra Suma alkatetzara iritsi zenetik, etengabeak izan dira elkarte horien aurkako erasoak.

Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte, sektoreko lehen...

LAB sindikatuak deituta, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek hainbat lanuzte eta mobilizazio egin dituzte sektoreko patronalak eta Nafarroako Gobernuak beren jarrerak alda ditzaten eta, beraz, Nafarroako lehen hitzarmeren negoziazioen blokeoa ken dezaten eskatzeko. Iruñeko Hezitzaile Eskolako ikasleek ere greba egin dute, Esku-hartze Sozialeko langileekiko elkartasunez.

Eskola-jangeletarako baliabide gehiago eskatu ditugu Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean

LABeko kide Andoni Alonsok azaldutakoaren arabera, "aurreko ikasturtearen amaieratik, bagenekien honen hasiera zaila izango zela eta hala izan da. Ikasturtea hasi baino egun batzuk lehenago, ez genekien jangelak irekita egongo ote ziren, eta eskola-garraioko zerbitzua emango ote zen, zer gertatuko zen sektoreko milaka langileekin, antolakuntza, protokoloak, eta Eusko Jaurlaritzak zer jarrera izango zuen guzti honetan. Gaur egun, honela defini dezakegu: inprobisazioa eta aldebakartasuna".

Servyrest enpresako langileei Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmena aplikatu behar zaiela ebatzi...

Lan Ikuskaritzak ez zigun soilik arrazoia eman Servyrest enpresako langileei ezin zitzaiela aplikatu laguntza-zentroen eta haur-hezkuntzako zentroen estatuko hitzarmena, eta uste genuen Bizkaiko Esku-hartze Sozialerako hitzarmen kolektibo probintziala aplikatu behar zitzaiela, baizik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Servyrest enpresak Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu behar diela langileei.

Ibaiondoko langileak pairatutako erasoak salatzeko mobilizatu dira

Ibaiondo zentroko langileek mobilizazio bat egin dute euren egoera salatzeko; pairatzen ari diren erasoak, barne. Hain zuzen ere, apirilaren 14ean,...

[IRITZIA] “Esku hartze sozialeko hitzarmena: ezina ekinez egina”

LABeko idazkari nagusiaren ondoko Igor Arroyok eta Nafarroako Esku-hartze Sozialeko arduradun Oihan Ataunek Esku-hartze Sozialeko sektorean erdietsitako lehen hitzarmenari buruz idatzi dute: "Aurrerapen bikoitza da lortutakoa, 1.600 nafar langileren lan baldintzak hobetzearekin batera, Nafarroak negoziazio kolektiboko eremu berri bat eskuratu baitu".

Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko langileek protesta egin dute ahaldun nagusiaren aurrean

Eskuhartze Sozialeko sektoreko langileek elkarretaratze bat egin dute gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean. Hain zuzen ere, IIgnazio Deunaren egunagatik,...

Kalitatezko lan baldintzak eta zerbitzuak aldarrikatu dituzte Eskuhartze Sozialeko esparruko langileek

Aurreikusitako bi grebetatik lehena egin dugu gaur Bizkaian, Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren defentsan. Gizarte langile, psikologo, hezitzaile, integratzaie sozial, zaintzaile,...

Arabako Gizarte Eskuhartzeko hitzarmena negoziatzen jarraitzea dagokigu

Pasa den abenduan, Arabako Gizarte Eskuhartzeko langileek hiru greba egun brutu zituzten (13,20 eta 27an), deialdi arrakastatsuak izan ziren, Gobernuan...