Pankarta erraldoi bat jarri dugu Nafarroako Ospitalegunean, garbiketen iruzurra salatzeko eta...

Gaur goizean, LAB sindikatuko hainbat kidek pankarta handi bat jarri dute Nafarroako Ospitaleguneko Ama-Haurren Ospitalearen fatxadan, Iruñean. Pankarta horretan, garbiketako langileen “plantilla handitzea” eskatzen zen, eta ISS enpresa kontzesionarioak garbiketen zerbitzuan eginiko “iruzurra” salatzen zen. Pankartan ere ospitaleko garbitzaileek jasaten duten egoeraren erantzuletzat jotzen zen Osasunbidea.

Atxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak

LABeko sei kide atxilotu ditu gutxienez Espainiako Poliziak Iruñean, goizean, martxoaren 8arekin eta Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta.

Bizkaiko Foru Aldundiko garbiketa zerbitzuak kaleratutako 25 langileetatik 5ek lanpostua berreskuratu...

Azaroaren 16an gutxienez 25 langile kaleratu izan ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko garbiketa zerbitzuan. Aurrekaririk gabeko kaleratze kolektiboa administrazio honen menpeko garbiketa-kontratan. Gauetik goizera, eta inolako arrazoirik gabe, Gizarte Segurantzan baja eman zitzaien, zerbitzua Garbialditik Optima enpresak esleitzera pasa zeneko unea aprobetxatuz. Bada, mobilizazioa egin dugu Bilbon, Aldundiaren egoitzaren aurrean, falta direnek ere lanpostua berreskura dezaten.

Bilboko Udalak eskola publikoetako garbiketa zerbitzua murriztu egin du pandemiaren bigarren...

Bilboko Udalak ikastetxeetan garbiketa eta desinfekzioa indartzeko kurtso hasieran iragarri zuen ordu osagarriak murriztea erabaki du.

Arabako ESIko Osakidetzako zentroetako garbiketa zerbitzuaren egoera prekarioa salatzen dugu

Zerbitzua, Garbialdi enpresaren eskuetan dago gaur egun. Joan den martxotik bizitzen ari garen pandemia baten erdian, non administrazioek neurri eta murrizketa zorrotzak ezarri dituzten (etxeratze-agindua, edukiera mugatzea, mugimenduak mugatzea, maskara eraman beharra, ostalaritza ixtea...), eta garbitasun- eta higiene-neurriak edozein eremutan -are gehiago anbulatorioetan eta ospitaleetan- areagotzea ezinbestekoak diren honetan, azpikontratatutako garbiketako langileon lan baldintza prekarioen berri eman behar dugu.

Nafarroako garbitzaileak mobilizatzen hasi dira, sektoreko lan hitzarmen duina lortze aldera

LAB, CCOO, ELA, UGT eta Solidari sindikatuok deituta, dozenaka garbitzaile kalera atera dira gaur, Iruñean, Garbiketen Nafarroako lan hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Lehenbizi batzarra egin dute Burguen plazan, eta gero manifestazioan joan dira Nafarroako Parlamenturaino. Langileek nabarmendu dute funtsezkoak direla, eta are funtsezkoagoa dela garbitzaileek hitzarmen duina izatea.

EAEko Hezkuntzako eta EHUko garbitzaile azpikontratatuek egoera larrian daudela salatu dute

Mobilizazioak egin dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian. "Funtsezkoak bagara, zergatik gutxiesten gaituzte?", galdera egin diete Jaurlaritzari eta enpresei. Bada, azaroaren 19 eta 25ean bi greba egun egingo dituztela iragarri dute.

Garbiketetako sindikatuok Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu ditugu, ia %100ekoak...

"Sektore feminizatua gara, lanaldi partzialekoa, eta, gainera, orain, Nafarroako Gobernuak grebarako dugun oinarrizko eskubidea erabiltzea galarazten digu", kritikatu dugu.

Hezkuntza Saila eta EHUko garbiketako langileek kalejira batekin agurtu dute urtea

Urrian ekin zieten mobilizazioei eta, egoera aldatu ezean, greba egitea ez dutela baztertzen nabarmendu dute. Ikastetxe eta unibertsitateko garbikuntza kontraten...