Arabako Aisialdi Hezitzaileko eta Animazio Soziokulturaleko bigarren hitzarmena sinatu dugu, hainbat...

2018an amaitu egin zen lehengo hitzarmenaren iraunaldia eta 2019an hasi zen Arabako Aisialdiko Bigarren Hitzarmenaren negoziaketa. Eta 2020ko abenduaren 4an sinatu egin da hitzarmen berria. Hitzarmen honen iraunaldia 2022ko abendura arte izango da. Helburu nagusienetako bat zen aurreko hitzarmenean hutsune izandako kategorien egitura osatzea, eta lortu da, nahiz eta bere aplikazioa graduala izango den.

Servyrest enpresako langileei Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmena aplikatu behar zaiela ebatzi...

Lan Ikuskaritzak ez zigun soilik arrazoia eman Servyrest enpresako langileei ezin zitzaiela aplikatu laguntza-zentroen eta haur-hezkuntzako zentroen estatuko hitzarmena, eta uste genuen Bizkaiko Esku-hartze Sozialerako hitzarmen kolektibo probintziala aplikatu behar zitzaiela, baizik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Servyrest enpresak Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu behar diela langileei.

Guggenheim Museoko aretoko laguntzaileak eta arte-lanen zaintzaileekin gertatzen ari dena salatzen...

Gizarteak muturreko egoerak bizi dituenean, pandemiaren aitzakian orduekin xantaia egin, egutegia nahi bezala aldatzea eta enpresari nahi duten malgutasuna lortzen uztea ez da onargarria. Bilera bat eskatu diogu Guggenheim Museoko zuzendaritzari, eta baita erakundeei eta alderdi politikoei ere, enpresak abenduaren 7tik aurrera indarrean egin nahi duen zerbait lehenbailehen konpontzeko. Enpresak ez digu kasurik egiten, ez erantzuten.

“Historikoki, zorretan gaude etxeko langileekin”

Etxeko langileak Bilbon mobilizatu dira, indarkeria matxistak eurena bezalako sektore prekarioan dituen adierazpide zehatzak salatzeko. LAB lanean ari da eurekin, Trabajadoras No Domesticadas-eko kideekin batera, sektorerako EAE mailako hitzarmen bat erdiesteko. Azaroaren 25aren testuinguruan egin dute ekintza. Hain zuzen ere, diskurtso ofizial eta hegemonikoek ezkutatu egiten dituzte etxea eta zaintzaren esparruan gertatzen diren biolentziak. Ez dira kasu isolatuak, etxeko langileen artean ematen diren ohiko bizipenak dira.

Guggenheim-eko areto zaintzaileek mobilizazioa egin dute enpresaren xantaiarik onartuko ez dutela...

Azaroaren 20an, ESC enpresak 27 langileri gutuna bidali zien, aintzinatasun handiena zutenei hain zuzen ere, lan-baldintzen funtsezko aldaketa bat inposatuz, Langileen Estatutuko 41. artikuluaren bidez. Gutunean, abenduaren 7tik aurrera Guggenheimeko arte-lanak zaintzetik Eroski supermerkatu batean aforoen kontrola egitera pasatuko zirela esaten zen. Horrela, enpresarekin sinatutako itunean jasotako langileen eskubideak urratu egiten zirelarik.

CONTINÚA EL CHANTAJE EN GUARDIAN

Tanto el sindicato LAB como su Sección Sindical en la empresa Guardian denunciamos hace 10 días la persecución que estaban sufriendo los trabajadores que...

Riderren lan eskubideen defentsa egin dugu epaitegian zein kalean

Glovoko langileen lana aitortzeko lehen epaiketa kolektiboa iritsi da Euskal Herrira, eta LAB sindikatutik, azken urteetan egindako ibilbidearekin koherente izanik, bertan izan gara kontratuen lan izaera defendatzeko. Mugarri garrantzitsua dugu hau prekarizazioaren aurpegirik modernoena pairatzen duten ehunka langile erregularizatzeko. Hau da, lehen urratsa dugu lan-harremanak uberizatuak dituzten horien aurrean; egun epaitegietara jo behar dugularik. Hori da, agian, salatu beharreko lehen gaia: nola liteke Auzitegi Gorenaren doktrina egonda, lan-eskubide oinarrizkoenak aitortzeko epaitegietara jotzea derrigortzea?

Patronalak, CCOOk, UGTk eta Madrilek plataforma digitalen banatzaileen inguruan lortutako akordioa...

LABek Estatuko Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako akordioa ez dela nahikoa eta ez dituela plataforma digitaletako langileen lan eskubideak bermatzen berresten du. Aitzitik, ateak zabalik uzten ditu etxez etxeko banaketa-enpresa digitalek beste bide batzuk bila ditzaten riderrak esplotatzen eta prekarizatzen jarraitzeko.

Leioan eta Getxon mobilizatu dira Bizkaiko kirolguneetako grebalariak

Bizkaiko kirolguneetako langileek osatutako mobilizazioen egutegiarekin jarraituz, Leioako kiroldegian egin dute protesta goizean. Bertatik, kalejiran joan dira Leioako udaletxera eta...