“Gestamp-ek kaleratu egin nahi gaitu eta, gainera, negoziatzea ere eragozten digu”

Gaurko zegoen aurreikusita negoziazio mahaiko laugarren bilera, Bilboko Barcelo-Nervion hotelean. Matriceria Deustoko delegatuak eta LAB eta ELA sindikatuetako aholkulariek osatutako parte soziala bilerara sartzera joan denean, Ertzaintza bertaratutako kide guztiak identifikatzen hasi da.

Lasarteko Ferrovialeko langileek lanuztea egingo dute enpresa itun duina lortzeko

LABek lan uztea deitu du biharko, urriaren 16an, Michelingo azpikontrata den Lasarteko Ferrovial Servicios SAU enpresan 13:00tatik 15:00tara. 32 langilek lan egiten dute bertan eta bertako ordezkaritza LABena da. Lan eskua merkatu eta lan baldintzak okertzeko helburuarekin ezartzen den azpikontratazio sistemaren adibide garbia da Ferrovial. Izan ere, bere lanaren %100a Michelinentzat egiten dute, Michelingo langileek baino baldintza okerragoan.

Borrokan jarraitzeko prest daudela berretsi dute Triman Minerals enpresako langileek

Manifestazioa egin zuten ostiralean, Altsasun, enpresa ixteko arriskuan dagoela ohartarazteko. Hauxe da ostiraleko manifestazioaren harira osatutako adierazpena: TRIMAN...

Deslokalizazioaren aurkako lege proposamenari hainbat ekarpen egin dizkiogu Nafarroan, legearen espiritua...

LAB sindikatuak, Imanol Karrera bere bozeramailearen bidez, eskutitza bidali die Nafarroako talde parlamentario guztiei deslokalizazioaren aurkako lege proposamena aberasteko hainbat ekarpenekin. Gogoratzekoa denez, lege proposamen hori EH Bilduk egin zuen, Parlamentuaren gehiengoak tramitera onartu zuen, eta bihar (urriak 27) bukatzekoa da zuzenketak egiteko epea.

Aernnova, Tubacex eta ITP-PCBko langileek bat egin dute enpleguaren defentsan

Aernnovako Enplegu Erregulazioko Espendientearen lehen epaiketa egunean, bertako langileek greba egin eta Bilbora bertaratu dira Beranturiko lantegitik, beraien lankideak berrartzea exijitzeko. Beraiekin batera, antzeko egoeran dauden Tubacex eta ITP-PCBko langileak ere hurbildu dira EAEko Auzitegi Nagusira eta EAJren egoitza aurrera. Hala, beraien lanpostuen defentsan berriro mobilizatu dira, euren aldarrikapenak EAJ eta epaileei helarazteko. Epaiketa bertan behera geratu behar izan da azkenean, koronabirusak eragindako konfinamendu bat dela medio.

LABek TS Fundiciones enpresako langileen borroka eredugarritzat jotzen du

Enpresa aurrean egindako adierazpenetan Asier Imaz, LABeko industria federazioko arduradunak, langileek aurrera daramaten borroka txalotu eta euren lanpostuen defentsan egiten ari diren borroka...

Langile harresia egin dute Barakaldoko PCB-ITP lantegi aurrean, enpleguaren defentsan

Mobilizazioak deitu dituzte PCB-ITPko langileek, enpresak 87 kaleratze gauzatu baititu gaurko egunarekin. Pikete informatiboak egin dituzte Barakaldoko lantegian goizean goizetik, eta Ertzaintza gogor oldartu zaie, euren enpleguaren defentsa egiteagatik. Herri harresia egin dute PCB-ITPko langileek, kaleratzeen aurrean. Enplegua galtzea gutxi balitz, Ertzaintzaren bortizkeria pairatu behar izan dute.

Datorren larunbatean mobilizatzeko deia egin dugu, Arabako enpleguaren defentsan

Datorren larunbatean, urtarrilaren 30ean, egingo da “Araba enpleguaren defentsan” manifestazioa, Aernnova, SDA, Laminaciones Arregui eta Alestis-eko enpresa-batzordeek eta Pentsionistak Araba, kirol jardueretako langileak, SOS Ostalaritza eta GPSk deituta. 17:00etan hasiko da Bilbo plazatik.

Mobilizatuko gara Elgoibarko Hansa-Flex enpresan gertatzen ari den jazarpen sindikala salatzeko

Datorren martxoaren 5ean, elkarretaratzea egingo dugu Elgoibarko Hansa-Flex enpresan ematen ari den jazarpen sindikala salatzeko, Albitxuriko industriagunean, aipaturiko lantegiaren aurrean.