Grebak deitu ditugu Gipuzkoako metalgintzan, hitzarmen duina helburu

Gaur sindikatuko delegatu batzarrak ezezkoa eman dio aho batez maiatzaren 2an ADEGIk Gipuzkoako metaleko mahaian egin zuen proposamenari. KPIa ez da bermatzen, lanaldi murrizketari buruzko eztabaida erdigunean dagoen honetan 2 orduko murrizketak ez dio erantzuten lan eta bizi baldintzak hobetzeko beharrei, eta malgutasunean eta lan osasunean proposamenik ez egotea atzera pausoa da, sindikatuaren ustez. Gainera, borrokarako prestutasuna berretsiz, grebak deitu ditugu maiatzaren 24, 25 eta 31 eta ekainaren 1, 14 eta 15erako.

BSH Ezkirotzeko langileek negoziatzeko borondatea aldatzea eskatu diote zuzendaritzari

BSH Ezkirotz hozkailuak eta ontzi-garbigailuak fabrikatzen dituen lantegia da, Bosch, Balay, Siemens eta antzeko markekin. Bertako enpresa batzordeak agerraldia egin du lantegiaren aurrean, 2021eko udazkenean hasitako hitzarmen kolektiboaren negoziazioetatik eratorritako egoera azaltzeko.

Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina exijitzeko borrokaren baitan errepide mozketa gauzatu dugu

LABek errepide mozketa egin du goizean Legazpin, sektoreko hitzarmena eguneratu eta langileen beharrizanetara egokitzeko ordua dela adierazteko asmoz. Urtarrilean ekin genion Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziaketari, eta azken bileran sindikatuok sektorearen aldarrikapen eta beharrak jasotzen dituzten plataformak aurkeztu genituen. ADEGI patronala, aldiz, esku hutsik etorri zen.

Arcelor Mittal: salatu dugu enpresak Euskal Herriko lantegiak baztertzen dituela

Bi sindikatuok joan den ostiralean utzi genuen Akordio Markoaren negoziazio mahaiaren bilera

Gipuzkoako grafikagintzan deitutako lehen greba egunak %80ko jarraipena izan du

Hurrengo hitzordu garrantzitsua irailaren 29an izango da, bigarren greba egunean. 11:00etan, ADEGIren egoitzan elkarretaratuko gara, Donostian.

Donostiako DHL Parcelen hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dugu

DHL PARCEL GIPUZKOA SPAIN S.L enpresan sinatutako azken Hitzarmen Kolektiboa 2018ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, lau urterako; hau da, 2021eko abenduaren 31ra arte. Indarraldia amaituta, hainbat bilera ospatu izan dira Enpresa Batzordearen eta Enpresaren artean, Hitzarmena berritzeko helburuarekin. Bi aldeak adostasunetik oso urrun gaude, ordea.

ADEGIk ez du benetako urratsik ematen Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan

Gaur metalgintzako negoziaketa mahaia elkartu da seigarren aldiz. Patronalak bere horretan jarraitzen du eta ez du sektorearen beharrei erantzuten dien proposamen orokorrik ekarri. LABek uste du gaurko bileran aurkeztutakoak ez direla nahikoa, eta mobilizazioen aldeko apustuarekin jarraituko du.

Hitzarmen berriaren bidez Envases-eko antzinatasunaren soldata-eskala bikoitza ezabatzea #LortuDugu

Envases-eko (Laudio) langileek bi greba-egun egin zituzten, eta ekoizpena gelditzea eta fabrika ixtea lortu zuten. Horren bidez, aurrerapauso handiak lortu ahal izan dituzte hitzarmen berri honetan.

Indarkeria matxistaren aurrean jarduteko lehen protokoloa adostu dugu Arabako metalgintzako hitzarmeneko...

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek (Arabako metalaren azken hitzarmenaren sinatzaileek) Arabako siderometalurgiaren sektorean sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurka jarduteko protokoloa adostu dute SEA patronalarekin.