Hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu Arabako ardogintza sektorerako

Oraingoan, hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu auto karabana baten bitartez. Abenduaren 1ean izango da gure hurrengo mobilizazioa.

ADEGIk ez du proposamenik ekarri Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren lehen bilerara

Urtarrilaren 12an mahaia osatu ostean, gaur, urtarrilak 26, bildu da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena negoziatzeko mahaia lehen aldiz. Bertan, gure aldarrikapenen plataforma aurkeztu dugu, bi hilabeteko prozesuan sektoreko 200 langile eta 80 enpresa baino gehiagotako langileekin elkarlanean osatu dena, eta azken asteetan, langile guztien artean zabaltzen ibili dena.

Arabako Batzar Nagusietara eraman dugu ardogintza sektorearen aldarria

Bi arrazoirengatik joan gara Batzar Nagusietara: batetik, negoziazioetan parte hartzen duen pertsonen aldetik lehen eskuko informazioa emateko, eta, bestetik, negoziazioetan inplikatzeko eskatzeko.

Pineko enpresa-batzordeak mobilizazioa egingo du ostiralean, astelehenean Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian...

Joan den astelehenean, otsailaren 20an, Pine Instalaciones y Montajes enpresako bi langilek istripu bat izan zuten Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian, eta ondorio oso larriak izan zituen bietako batentzat. Istripua salatzeko, Pineko enpresa-batzordeak mobilizazioa egingo du ostiralean, otsailaren 24an, 14:30ean, enpresak Zamudioko Ugaldeguren II industrialdean duen egoitzaren aurrean.

Greba deialdiak Envasesen, hitzarmenaren defentsan

Laudion kokatutako lantegiaren enpresa-batzordea, LABek ordezkatua, hitzarmen kolektibo berria negoziatzen ari da. Joan den urtarrilean bilerak hasi ondoren, batzordeak plataforma bat aurkeztu zuen, langileen eskaerak eta negoziazio-ildoak jasotzen zituena.

Auzitegi Gorenak berretsi egin du SDA Factory-ko lehen Aldi Baterako Erregulazio...

Erabaki hau irmoa izateak esan nahi du enpresak hilabete horietako guztietako soldatak ordaindu beharko dizkiela langileei, lanean egon balira bezala, eta aldi horretako langabeziaprestazioen denbora guztia kontsumitu gabekotzat hartuko da, SEPErekin dagokion erregulazioa egin ondoren. Gaur, mobilizazioa egin du enpresa-batzordeak Gasteizko Andra Mari Zurian, enplegu duina eta etorkizuna exijituz.

ELA eta Adegiren arteko aliantzak hitzarmen hobe baterako aukera zapuztu du...

Borroka bete-betean, LABek deitutako greben atarian eta sindikatu guztiei eskua luzatua zuen momentuan akordioa iragarri dute, borroka baztertuz eta hitzarmen hobe bati uko eginez.

Sunsundeguik Volvorekin lortu duen akordioa dela-eta, ohartarazi dugu ez dugula inolako...

Gaur jakin da Sunsundeguik, Altsasun autobusak egiten dituen enpresak, akordio historikoa lortu duela Volvorekin, eta, antza denez, 400 lanpostu berri sortuko dituela. LAB sindikatua poztu besterik ez da egin berri horrengatik, eta espero du plantaren modernizazioa ekarri eta Altsasuko enpresaren ohiko antolaketa arazoak bukatzea. Hala ere, LABek gehitu nahi du, era berean, uste duela Volvorekiko akordioak hobekuntzak ekarri behar dituela lan-baldintzetan, eta ez atzerakada.

Sektoreko langileentzat baldintza duinak bermatzen dituen aurreakordioa lortu dugu Gipuzkoako grafikagintzan

sektoreko langileon eros ahalmena bermatzea lortu dugu eta genero berdintasunean aurrera pausuak ematea, lizentzietan bikote konbentzionaletatik haratago, famili eredu ezberdinen kontzeptua txertatzea eta ABLEen bitartez modu prekarioan lan egiteari behingoz mugak jarri dizkiogu.