Denborak arrazoia eman digu: ArcelorMittaleko euskal marko propioa behar dugu

Enpresa, UGT eta CCOOren konplizitatearekin, akordio markoaren aitzakia erabiliz, Euskal Herriko lan zentro desberdinetan irekita dauden negoziaketak blokeatzen ari da.

Oso ontzat jo dugu Solidus San Andresen lortutako hitzarmena, baina ELAk...

Bederatzi hilabetez negoziatzen aritu ondoren, eta bere interes korporatiboei lehentasuna emanez ELA sindikatuak paraturiko oztopoak gorabehera, Solidus San Andres-eko Enpresa Batzorde osoak heldu diren urteetarako hitzarmen kolektibo berri bat sinatu du gaur. Hitzarmen horretan, bertzeak bertze, KPIaren igoerari lotutako soldata-igoera gehitu da. LAB sindikatua pozik dago lorturiko hitzarmen on horrekin, baina deitoratzen ditu jarritako trabak eta sortutako liskarrak.

Arabako ardogintzan mobilizazioa beharrezkoa izango da eduki duinak lortu nahi baditugu

Upategiei eta SEAri dei egiten diegu edukiak mahai gainera ekar ditzaten, denbora galtzeari utziaz, oso argiak baitira akordioaren nondik norakoak.

Gipuzkoako grafikagintzako hirugarren greba egunak %80ko jarraipena izan du

Hurrengo greba eguna ostegunean, urriaren 6an, dugu. ADEGIren partetik negoziazio mahaian mugimendurik gabe jarraituko bagenu, beste mobilizazio fase berri bat ireki beharko genuke.

Hitzarmen duina aldarrikatu dugu Gipuzkoako metalgintzarako

Beasaingo CAF enpresa aurrean elkartu gara, eta bertan egindako protesta ekimenarekin patronalari 2023an negoziatuko den Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren inguruan mezu argi bat bidaltzea izan dugu helburu: hitzarmen duina nahi dugu!

Greba mugagabea abiatu dugu Laudioko Talleres Abasolon atzeratutako soldatak kobratzea exijitzeko

LABek Laudioko Talleres Abasoloko 25 langileak bizitzen ari diren egoera salatu nahi du. Oso egoera zailean daude, urte luzeko soldata-atzerapenen ondoren 4 hilabeteko nomina-zorra metatzen baitute

Mobilizazio beharra aldarrikatu dugu Gipuzkoako metalgintzan

Gaur, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaia hirugarren aldiz bildu da, eta ADEGI atzera pausoekin etorri da. Zehaztapen handirik ekarri gabe, mugak jarri nahi dizkio negoziaketari. Gure aldetik, kontzentrazioa egin dugu bileraren aurretik Donostian, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, hitzarmen duina eskatuz.

Elduaienen mobilizatu gara, CORENSO enpresaren aurrean, Gipuzkoako grafikagintzako negoziazio mahaia blokeatuta...

Sektoreko lehen indarra den LABek lau greba deituko ditu Gipuzkoako grafikagintzan: irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an.

Langile borroka eta grebaren bidez Fundiciones del Estandan enpresa hitzarmena #LortuDugu

Aste luzez enpresak negoziaketa blokeatuta eduki ostean jada hiru aste igaro dira Fundiciones del Estandako langileok greba eta mobilizazioei hasiera eman genienetik. Ordutik 3 lanuzte egun eta bi greba egun burutu ditugu. Astearteko greba arrakastatsuaren biharamunean komitea (5 LAB, 2 ELA eta 2 CCOO) zuzendaritzarekin bildu zen eta bertan langile batzarrera eramateko modukoa zela irizten genion proposamen bat erdietsi zen. Atzo, osteguna, langile batzarrean gehiengo zabalak baiezkoa eman (111 bozka alde, 11 kontra eta 1 txuri) eta proposamena babestu zuen.