Gipuzkoako grafikagintzako hirugarren greba egunak %80ko jarraipena izan du

Hurrengo greba eguna ostegunean, urriaren 6an, dugu. ADEGIren partetik negoziazio mahaian mugimendurik gabe jarraituko bagenu, beste mobilizazio fase berri bat ireki beharko genuke.

Garbiñe Aranburu: “Langileak aktibatu eta antolatzea behar-beharrezkoa den honetan, borroka ziklo...

LABeko koordinatzaile orokorra ETB1 telebista kateko “Egun On Euskadi” saioan izan da gaur goizean. Odei Esnaolak luzatutako galderei erantzunez, sindikatuak aurten hainbat sektoretan abian jarriko dituen mobilizazio dinamikak nabarmendu ditu, besteak beste. Izan ere, langileok bizi dugun krisia egiturazkoa dela gogorarazi du, baita azkenaldian geroz eta modu gordinagoan azalarazi dela ere, bizitzaren garestitzea edota zerbitzu publikoetako murrizketak tarteko.

Gipuzkoako grafikagintzako langileek Adegira eraman dituzte euren aldarriak bigarren greba egunean

Hitzarmen duin baten defentsan mobilizatu dira Donostian, patronalaren egoitza aurrean.

Patronalak ez du erakusten Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko borondaterik

18 bilera eta 6 greba-egun egin ondoren, FVEMek sektoreari mobilizatzen eta borrokan jarraitzea beste aukerarik ez dio utzi.

LABek hitzarmen duina aldarrikatu du Gipuzkoako metalgintzarako ADEGIren egoitzaren aurrean

LABek elkarretaratzea eta agerraldia egin ditu Donostian, ADEGIren egoitza aurrean, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioari begirako bere plataformaren berri emateko, sektorerako hitzarmen duina lortzea duena helburu. Sindikatuko ordezkariek patronalaren egoitzaren erregistratu dute aipatu plataforma.

Arabako ardogintzan mobilizazioa beharrezkoa izango da eduki duinak lortu nahi baditugu

Upategiei eta SEAri dei egiten diegu edukiak mahai gainera ekar ditzaten, denbora galtzeari utziaz, oso argiak baitira akordioaren nondik norakoak.

Elduaienen mobilizatu gara, CORENSO enpresaren aurrean, Gipuzkoako grafikagintzako negoziazio mahaia blokeatuta...

Sektoreko lehen indarra den LABek lau greba deituko ditu Gipuzkoako grafikagintzan: irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an.

Maiatzean eta ekainean Arabako metalgintzan deitutako grebetan parte hartu zuten pertsonak...

Ezarritako isun guztiak etetea eskatzen dugu, eta izapidetzen ari diren zehapen guztiak geldiaraztea.

Bizkaiko langile klaseak kalean jarraitzen du metalaren hitzarmena berritzeko

Gaur, hilaren 29an, asteartea, zortzigarren greba eguna izan da Bizkaiko metalaren sektorean, aurreko zazpi egunetan bezain jarraipen sendoarekin. Informazio-piketeen ekintza Durangaldean zentratu da, goizeko lehen orduetatik eskualdeko industrialdeak zeharkatuz eta metaleko enpresa guztien ekoizpena kaltetua izan dela eta hauetako gehienek gelditu egin behar izan dutela egiaztatuz.