Mobilizazio eta lanuzteei ekin diegu Norbega SLn, honek ez duelako inolako...

Soldata-eskaintzak erosteko ahalmenaren galera argia dakarkie langileei, eta enpresak plantilla osatzeko hamar kontratu finko baino ez egitea proposatzen du, eta bigarren baja eta ondorengoetan ordainsaria osatzeari utzi nahi dio.

Akordio historikoa #LortuDugu Arabako metalgintzan

Batzarrean militantziak berretsi ondoren, LABek Arabako metalgintzaren akordioa sinatuko du. Akordioak sektoreko lan-baldintzak duintzen ditu, gutxieneko zoru bat ezarriko du eta hitzarmen propioa duten enpresetan baldintzak are gehiago hobetzea erraztuko du. Langile borrokaren garaipena da, Arabako metalgintzan urte askoren ondoren indarberritu dena.

ISN-Volkswagenen dugun sail sindikalak 2019an sinatutako enpresa-ituna errespetatzeko eskatu dio enpresari

Gehiengoa dugu ISN-VWko Enpresa Batzordean, eta otsailaren 1az geroztik bildu gara enpresarekin igoera hori ordaintzeko moduari buruzko akordioa bilatzeko. Enpresak uko egiten dio akordioari, nahiz eta enpresa-itunean jasota egon.

Dynamobeleko EEEren kontsulta epea antzerki hutsa izan da

UGT enpresarengatik eta enpresarentzat solastatzera mugatu da eta lanpostuen defentsa guztiz desagertuta egon da.

Erregimenaren sindikatuek, berriro ere, hitzarmen txar bat adostu dute Nafarroako metalgintzarako

UGT, CCOO eta patronalak azken honen neurrirako hitzarmen bat adostu dute. Hitzarmen honetan garbi gelditu da zein den borrokari uko egitearen emaitza.

Langileak gaixotzen ari da Autlan EMD enpresa

Manganesoarekin eta Azido Sulfurikorekin lanean aritu dira azken 70 urteetan enpresan. Eibarko epaitegiaren aurrean mobilizatu gara, honen harira egindako epaiketa dela-eta.

FVEMek Bizkaiko metalgintzako hitzarmena blokeatzen jarraitzen badu, Bizkaian ez da normaltasunik...

LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuok trafikoa eten dugu 20 minutuz, patronalaren egoitza aurrean dagoen biribilgunean.

Mobilizazioak areagotuko ditugu Gipuzkoako grafikagintzan, benetako negoziazio bat abiatu ezean

Aurreko hitzarmenaren indarraldia amaitu ostean, urte hasieran hasi genituen hitzarmen berri baterako negoziaketak. Baina, Adegik mahai negoziatzailea blokeatu du, herrialdeko hitzarmenaren etorkizuna kolokan jarriz. Egoera hori salatzeko elkartu gara patronalaren egoitza aurrean.

Enpleguaren, teknologiaren eta ekoizpen guneen defentsa exijitu diogu Jaurlaritzari Siemens Gamesaren...

Jaurlaritzak enpresan ordezkaritza dugun 4 sindikatuekin izandako bileran ez dugu Siemensek eman ditzakeen urratsen inguruko informaziorik jaso.