Lau greba egun deituko ditugu Gipuzkoako grafikagintzan, ADEGIk blokeatuta duelako negoziazio...
Irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an izango dira. Era berean, irailaren 16ean elkarretaratzea egingo dugu Tolosako SAM enpresaren aurrean, eta, 20an, Elduaienen, CORENSOren aurrean.
Aeronautika sektoreko Txoke Planak ez du enplegua bermatuko
Jakin dugunez, aeronautika sektoreko Txoke Plana sinatu berri dute Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek eta TEDAE patronalak. Plan horren oinarria, diru publikoarekin sektoreko enpresa nagusiak finantziatzea da. Patronalaren neurrira egindako Plan honek 700 milioi euroko finantziazioa izango luke, medio batzuk argitaratu dutenez.
Tubacex eta Aiaraldean enpleguaren aldeko defentsa bultzatzen jarraituko dugu
Kontsultaldien azken bilera egunaren harira, Tubacex-eko langileak Derioko industria gunean mobilizatu dira goizean, enpleguaren defentsan, enpresak bertan dituen bulegoen aurrean. Kaleratzeak irudikatzeko, hilerri bat eraiki dute. 150 gurutze jarri dituzte, kalean utzi nahi dituzten langile kopurua bezain beste. Arratsaldean, Tubacex-eko zuzendaritzaren jakinarazpena etorri da, kaleratzeen inguruan.
Ormazabal enpresako aurreakordioa ESKASA dela dio LABek
Atzo eguerdian Igorreko Ormazabal enpresan lan hitzarmenaren gaineko aurreakordioari baiezkoa eman ala ez bozkatu zuten langileek, eta baiezkoa estu gailendu zitzaion ezezkoari: 98 langile...
Trenasan atzo lortutako akordioa salatzen dugu eta gaitzespena adierazi nahi diegu...
Tristura handia ematen digu akordio horrek, duintasunez lanpostua defendatu duten 50 pertsona baino gehiago kaleratzen baititu. Enpresarekin egindako akordio hori aurreko urteetan gertatutakoaren errepikapen bat baino ez da, langileen erdiaren kaleratzea, eta ABEEn jarraitzeko eta etorkizun hurbilean lantoki oso bat ixteko moduan gordetzen da, sekulako pagotxa.
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berria sinatuko dugu, emakumeona ere izango dena
LABeko ordezkaritzak erantzukizun ariketa egin du; urte asko daramatzagu Gipuzkoan metalgintzako hitzarmenik gabe, juridikoki urrats garrantzitsuak lortu dira, subrogazioan edo berdintasunean lortutakoak ere azpimarratzekoak dira; baita soldata eguneratzeak edota lizentzia batzuen hobekuntzak ere.
Bizkaiko Batzar Nagusietara eraman dituzte euren aldarrikapenak greba mugagabean dauden Enviser-eko...
Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrioko langileak Bizkaian beira jaso eta birziklatzeaz arduratzen dira, eta, urrian, greba eta mobilizazioekin hasi ziren enpresak uko egiten zielako lan-baldintza duinak aitortzeari. Langileek urtebete daramate enpresari lan-baldintza duinak eskatzen.
Lauak taldeak aurreikusitako 138 langileen kaleratzeak salatu ditugu Aiherran
Lauak taldeak Nafarroa Behereko Aiherra herrian duen lantokian ekintza egin dugu. Xingola beltzak zintzilikatu ditugu aeronautika arloko enpresan bertan, eta elkartasuna adierazi diegu bertako langileei, iragarritako kaleratze kolektiboak direla eta. Botere publikoei egin diegu dei, mutu baitaude iragarpenaren aurrean. Era berean, antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu dugu, halako egoera bidegabeei aurre egiteko.