2025-06-20
HomeIndustriaArte GrafikoakBizkaiko grafikagintzan hiru eguneko greba zikloa amaitu da jarraipen handiarekin

Bizkaiko grafikagintzan hiru eguneko greba zikloa amaitu da jarraipen handiarekin

Sektoreko plantillak mobilizatuta eta kontzientziatuta daude hitzarmena baldintza duinekin berreskuratzeko. Ekainaren 13an, elkarretaratzea eta manifestazioa egin dituzte Cebeken egoitzaren aurrean.

LAB-ELA-CCOO-UGT sindikatuok, ekainaren 11tik 13ra bitarteko greba egunak deitu ditugunok (baita aurretik egon diren lau egunak ere, apirilean eta maiatzean), positibotzat jotzen ditugu azken hiru greba egunak. Grebaren egunek eragin handia izan dute grebaren jarraipenari eta egin diren mobilizazioei dagokienez, bai lehen ordutik piketeetan, bai eguerdian.

Plantillek lezio bat eman diote berriro patronalari, zeinak sektoreko hitzarmena negoziatzeko betebeharrari muzin egin dion. 2013an Hitzarmena desagerrarazten saiatu zen patronalaz ari gara; eta orain, greba egunen aurretik, Negoziazio Mahaiaren azken bilerara ere ez zen joan.

Ekainaren 13an hainbat mobilizaziorekin amaitu da ziklo hau Bilbon, hala nola lehen orduko kontzentrazioa Cebeken aurrean, eta ondoren manifestazio bat, patronalaren egoitzaren aurrean amaitu dena. Ildo horretan, LAB-ELA-CCOO-UGTk, patronalari ez ezik, enpresa elkartuei ere seriotasuna eskatzen diete negoziazioan. Eta Cebek Negoziazio Mahaira itzul dadila, Hitzarmen duin batentzako edukiekin eta gutxienez 2012tik erosteko ahalmena bermatuko duen proposamen batekin, baita horren indarraldiko urteetakoa ere. Bestela, gatazkak, zalantzarik gabe, jarraipena izango du.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

‘Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai’ mintegiko materiala publikazio batean jaso dute

Hego Euskal Herrian Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioaren inguruko gogoeta sustatzeko eta haren onurez aritzeko asmoz, Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek mintegi bat antolatu...

Bi laneko heriotza egun berean

Ekainaren 16an bi langile hil ziren Euskal Herrian. Lehena, 58 urteko C.J.V.G., Mungiako Mesa enpresan, istripu ez traumatikoan. Eta bigarrena, J.M.B.P. 46 urteko Otis...

Arabako Herri Akordioa–Zaintzen Aldarrikapen Taula aurkeztu dugu, prozesu kolektibo baten emaitza

Tresna hau eragile ezberdinen arteko aliantzak sortzeko, instituzioak seinalatzeko eta presionatzeko eta zaintza sisteman aldaketa errealak lortzeko baliatu nahi dugu.