Jehad Rashid psikiatra palestinarra Euskal Herrian dago egunotan. Gaur bilera egin du Koldo Saenz sindikatuko Nazioarteko arduradunarekin eta Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearekin. Bileran, Palestinako egoeraren inguruan sakontzeko aukera izan dute.
Era berean, LABeko kideek āEuskal langile mugimenduaren 50 urte, 50 mugarriā argazkiaren liburuaren ale bat eta sindikatuaren 50. urteurrenaren Zabaltzen artelanaren lamina bat oparitu dizkiote.
Bileraren ondoren, solasaldia egin dute LABeko Bilboko egoitzara gerturatu diren militanteekin.
Ibilbide luzeko militantea
Espainiako Estatuan aliantza politikoen arduraduna izan da urte askotan Rashid. Espainiako Palestinar Komunitaterako lehen presidente hautatua izan zen1987an. Palestinako Kontseilu Nazionaleko kide ohia. ASECOP Palestinarekiko Lankidetzarako Europako Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundearen sorreran parte hartu zuen duela 23 urte, eta gaur egun bere presidentea da. Elkarte hau herri palestinarrarekiko elkartasun-kanal bat eraikitzeko helburuarekin sortu zen.