2026-02-15
HomeEkintza SindikalaBaskonia-Alavesek bermatu behar du bere obretan ari diren langileak lanetik etxera osasuntsu...

Baskonia-Alavesek bermatu behar du bere obretan ari diren langileak lanetik etxera osasuntsu eta bizirik bueltatzea

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen, Baskonia-Alavesen dendaren aurrean, urteko lehen lan heriotza salatzeko. Urtarrilaren 7an, Baskonia-Alavesen obra batzuetan lanean ari zen I.R.T. 54 urteko langilea hil zen, lurrak mugitzeko makina batek harrapatuta. Construcciones Urrutiak azpikontratatuta, Excavaciones Mendiola enpresarentzat ari zen lanean.

Hildako langilearen lankide, senide eta ingurukoei gure elkartasuna adierazi ondoren, 2024an Euskal Herrian hildako 64 langileak gogoratu ditugu.

Eraikuntzan izan da 2025eko urteko lehen lan heriotza. Sektore honetan ohikoa da azpikontratazioa, langileon osasunaren kaltetan joaten den zerbait, baita ere obretan prebentzio teknikaririk ez egotea, prebentzio neurririk ez egotea edo prestakuntza falta.

Patronalek behin eta berriro urratzen dute prebentzio araudia eta horretan aurrean, instituzioei, ikuskaritzari, Osalani eta gobernuei exijitu diegu neurriak har ditzatela laneko heriotzarik gerta ez dadin. “Odoluste hau gelditzeko esku hartu behar dute”, gaineratu du Igor Chillon Gasteiz-Lautada-Errioxako LABeko arduradunak.

Gaurko mobilizazioa Baskonia-Alavesen dendaren aurrean egin dugu, beraiek baitira lan heriotza gertatu zen obraren sustatzaileak. “Kirol munduan erreferentzia den neurrian, lan osasunaren arloan ere erreferentzia izan behar du”, interpelatu du Chillonek. “Bermatu behar du bere obretan ari diren langileak lanetik etxera osasuntsu eta bizirik bueltatzea. Lan osasuna zaintzea eskatzen diogu Baskonia-Alavesi”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Santurtziko Udaleko langileen kudeaketan eredu opakoa eta klientelarra dagoela salatu du

Santurtziko Udaleko LAB sindikatuak EAJko gobernu taldea langileen kudeaketari buruz ezagutzen diren azken gertakarien inguruan eskaintzen ari den ikuskizuna gaitzetsi nahi du. Azken asteetan...

Papresako Enpresa Batzordeak lanuzteak deitu ditu salmenta aukeraren eta 110 langileri eragingo liekeen EEEaren aurrean

LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek osatzen duten Papresako Enpresa Batzordeak iritzi publikoari helarazi nahi dio bere kezka sakona joan den urtarrilaren 17an prentsan...

Erakundeek ez dute konpromisorik hartu Tubos Reunidoseko enplegu-suntsiketaren aurrean

LAB, Trapagarango eta Amurrioko lantegietako langileen ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enplegu Sailekin, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin, bai eta Trapagako eta Amurrioko...