2026-01-14
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaBada garaia euskara Nafarroa osoan hizkuntza ofiziala izateko

Bada garaia euskara Nafarroa osoan hizkuntza ofiziala izateko

39 urte eta gero, zonifikazioa gainditu eta Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna onartzeko garaia da. LABek bat egiten du aldarrikapen horrekin Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 15erako Nafarroako Parlamentuaren aurrean deitu duen elkarretaratzearekin.

1986an Vascuencearen Legearen bidez euskararen eta euskaldunon hizkuntza-eskubideen zonifikazioa ezarri zenetik ia lau hamarkada igaro dira. Lau hamarkada, zeinetan lege bidez herritarren eskubideen urraketa ezarri eta instituzionalizatu den. Horrela, Nafarroako instituzio nagusiek, Nafarroako Gobernutik hasita, nafarren hizkuntza eskubideak eremu geografiko arbitrarioetan zatikatu dituzte eta, horren bitartez, euskararen berreskurapena Nafarroan ahal bezainbeste oztopatu dute. Horrek nafarren arteko zatiketa, ezberdinkeria eta kohesio sozialaren urraketa ekarri du. Era berean, administrazioan, hezkuntzan edo lan munduan euskara normalizatzeko urrats berriak ematea zaildu du.

LABen ustez, garaia da Euskararen Lege berri bat osatu, Nafarroa osoan euskara hizkuntza ofizialtzat onartu eta euskararen normalizazioari bultzada instituzional eta politikoa emateko. Horregatik, bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 15erako Nafarroako Parlamentuaren aurrean deitu duen elkarretaratzearekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako Foru Aldundiak haurtzaroko eta emakumeentzako baliabideak narriatu ditu

LAB sindikatuak Gizarte Ongizaterako Foru Institutuaren (GOFE) erabakiek eragindako ziurgabetasuna, prekarizazioa eta aurreikuspen falta salatu ditu. Erabaki horiek Hazten eta Sortuleku baliabideei eragiten diete,...

Korrikarekin bat egitera eta lantokietan berau sustatzera dei egiten die LABek langileei

Erabateko inplikazioa izango du LABek Korrikan; besteak beste, herriz herri martxan jarritako Korrika batzordeetan, sail sindikalen kilometroen bidez eta hiriburuetako kilometro sindikaletan parte hartuz. Ttipi-ttapa,...

LABek Venezuelako kontsulatuarekin bilera egin du Donostian

LAB sindikatuak Venezuelaren aurkako eraso militarra, AEBen esku hartze inperialista eta Nicolas Maduroren bahiketa salatu ditu, eta Venezuelako herriarekiko elkartasuna berretsi du. LAB sindikatuak bilera...