LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 20:49

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Babesa eta elkartasuna erakusten diogu Bartzelonako Kale Saltzaileen Herri Sindikatuari

Babesa eta elkartasuna erakusten diogu Bartzelonako Kale Saltzaileen Herri Sindikatuari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LAB sindikatutik, beste behin, ere Bartzelonako kale saltzaileen aurka Mossos d'Esquadra eta Guardia Urbanak egindako polizia-operazioa salatu nahi dugu. Kaleko saltzaile diren kide hauen aurkako jazarpena ez da onargarria, eta argi esan nahi dugu langile migrante hauek gure langile klase berekoak direla..

LABetik, kide eta lagun ditugun Bartzelonako Kaleko Saltzaileen Herri Sindikatuari gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu. Izan ere, kaleko saltzaile hauek, aste honetan, beste behin ere segurtasunaren izenean, Catalunya plazan atxilotu zituzten, isuna jarri, eta saltzen zeudena dekomisatu zieten.

Atxiloketa hauen atzean, interes turistiko eta botere ekonomikoen aldetik, arrazakeria eta errealitate bat izkutatzeko beharra dago eta administrazioak interes horiei men eginez, polizia beraien zerbitzura jartzen du. Esan beharra dago gainera, poliziaren interbentzioak tratu txar eta gehiegikeriaz betetzen direla, inpunitate osoz gainera.

Jendartean gorrotoa eta kriminalizazioa sortzeko goitik behera orkestratua dagoen antzezlanaz ari gara. Komunikabideek iritzi publikoari gezurrak azaltzen dizkiete: kaleko saltzaileak indarkeria erabiltzen dutela, lapurrak direla, gaizkileak direla... eta handik gutxira poliziaren interbentzioak izaten dira.

Bizirauteko lanean ari diren langile migranteak dira. Kalean saltzen egon beharrean, eskubide osoz lan egin eta bizi nahiko lukete. Lan eta bizitza duina izateko eskubide osoa daukate. Zorionez, langile hauek badute ahotsa, antolatuta daude, eta bai Katalunian eta bertatik kanpo ere babesa dute. Beraien eskubideen alde egiten duten lana txalotzen eta babesten jarraituko dugula berresten dugu.


 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.