LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 11:25

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Elikagaigintza Helburu guztiak lortu arte borrokan jarraituko dutela berretsi dute Huerta de Peraltako grebalariek, Iruñean

Helburu guztiak lortu arte borrokan jarraituko dutela berretsi dute Huerta de Peraltako grebalariek, Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Huerta de Peraltako langileek 17 egun bete dituzte greba mugagabean, eta, Iruñean, elkartasun egun bat egiten ari gara euren borroka babesteko, joan den ostiralean Azkoienen egindakoaren ildoan. Hain zuzen ere, 35 gizarte eragile baino gehiagok egin dute bat jardunaldiarekin. Aurreikusitako mobilizazioen artean, goizean goiz, elkarretaratze zaratatsu bat egin dugu Nafarroako Legebiltzarraren aurrean eta, ondoren, Iruñeko kaleak hartu ditugu.

Enpresa batzordeko presidente El Houssine Yagoubik adierazitakoaren arabera, "17 egun eman ditugu greban dagoeneko, eta borrokan jarraituko dugu langileen eskubideen alde, helburu guztiak lortu arte: kaleratutako langileak berronartzea eta lan baldintzak hobetzea enpresa barruan.

Elkartasun egunerako SAT Andaluziako ordezkari Oscar Reina etorri da, besteak beste, eta berak ere hitza hartu du, Nafarroako LABeko ordezkari Imanol Karrerarekin batera. Hain zuzen ere, elkartasun keinu ugari jaso dituzte grebalariek, gaurkoan ere. Maravillas gaztetxeko kideek, esaterako, mobilizazioetan parte hartu dute. Eurek zein Huerta de Peraltako grebalariek Nafarroako Foru Poliziaren indarkeria pairatu dute azken egunetan.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.