LAB SINDIKATUA

2018/11/18 :: 14:59

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Estrasburgok, bere erabakiarekin, Espainiak euskal presoekiko erabilitako zitalkeria juridiko-politikoa babestu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Euskal presoei Frantzian egindako kartzela urteak zenbatzeko auzian Estrasburgo Espainiako Estatuarekin lerrokatu da, eta epai honen inguruan zeuden aurreikuspen guztiak zapuztu ditu. Berri onak espero genituen, baina kontrakoa jaso dugu. Ez zen euskal jendarteak espero zuen erabakia, ez presoek eta haien senideek merezi zutena, ezta herri honetan behar genuena ere.

Espainiak hainbestetan eta hain zitalki, euskal gatazkari lotuta, euskal presoekiko erabili duen eta darabilen zitalkeria juridiko-politikoari babesa eman dio Estrasburgok erabaki honekin. Salbuespenezko legedia onesten dute, presoak zigorra birritan betetzera kondenatuz. Europako legediari lotuta hainbestetan aldarrikatu izan den gizatasunean oinarritutako espetxe-politika hankaz gora jartzen duen erabakia da.

Euskal presoen eskubideak etengabe eta egunero urratuak izaten ari dira, dela dispertsio politika, direla salbuespenezko neurriak, gradu aldaketen ukazioa, gaixo diren presoen eta adinekoen egoera... Eta ez dago sententziarik errealitate hori ezkutatuko duenik.

Euskal Herrian bake, normalizazio eta bizikidetzan aurrera egingo badugu presoen auzia konpondu beharra dago, ezinbestekoa da, premiazkoa, presoekiko eta haien senideekiko giza eskubideen urraketarekin amaitzea. Euskal Herrian inoiz ezagutu gabeko argazkirik anitzena ikusi dugu presoen eskubideen aldeko azken mobilizazioan, aurreko asteburuan. Bide berean sakontzen segitzeko deia egiten dugu LABetik, mobilizazioaren bueltan, adostasunak eraikitzen. Etxean eta kalean nahi eta behar ditugulako.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Milaka lagun eta aldarrikapen bat, Euskal Presoak etxera!
BILBO


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.