LAB SINDIKATUA

2018/11/18 :: 15:19

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Gipuzkoako helduen egoitza guztiak grebara deitu ditugu urriaren 26rako

Gipuzkoako helduen egoitza guztiak grebara deitu ditugu urriaren 26rako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LABeko Gipuzkoako adinekoen egoitzetako delegatuek agerraldi bat egin dute gaur, Donostian, eta negoziazioaren blokeoaren aurrean hitzarmen duina lortzeko deitutako greba eta mobilizazioen berri eman dugu.

Hauxe da agerraldian esandakoa:

Joan den ostiralean, Gipuzkoako zahar-egoitzetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaia bildu zen, eta berriro ere, ADEGI, MATIA 2020, LARES eta ACGG patronalek Gipuzkoako langile guztientzat herrialdeko lan hitzarmen bat lortzeko duten borondate eza erakutsi ziguten.

LAB sindikatua eredua alda dadin lanean eta mobilizatzen aritu da, jendartearen funtsezko eskubideak hobetzeko, ez interes ekonomikoak saritzeko. Horregatik, negoziazio mahai honetan herrialdeko hitzarmen bat lortu nahi dugu zeinaren ardatz nagusiak diren:

- Oinarrizko soldata toki eta Foru Administrazioen menpe dauden langileen bataz bestekoari homologatzea.

- Kontratazioa zuzena, mugagabea eta aldi osokoa izatea.

- Langileen ratioak eta mailak ezarriko dituen lan-batzorde parekidea sortzea.

- Prestakuntza kontutan izateko puntu garrantzitsua izatea.

Baina bileran patronalek proposamen bat aurkeztu zuten, non ez dieten gure plataformei erantzuten, nahiz eta behin baino gehiagotan eskatu diegun.

Nazkatuta gaude patronalek duten jarrerarekin, negoziazio mahai honek langileen beharrei ez erantzutearekin, sektore honen arduradun nagusia den Gipuzkoako Foru Aldundiak gure behar eta aldarrikapenei muzin egitearekin.

Urtebeteko mobilizazioen ondoren, LAB sindikatuak borroka areagotzea erabaki du urriaren 26an grebara deituz, eta Gipuzkoa plazan, goizeko 12:00etan, Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean elkarretaratzea burutuz.

Egoerak bere horretan jarraituz gero, grebarako deialdi gehiago egingo ditugu.

Langile guztiei deia egiten diegu herrialdeko hitzarmen duin baten aldeko borrokara lotu daitezen.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.