LAB SINDIKATUA

2018/11/18 :: 14:59

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Haur Hezkuntzako lehen zikloa 0tik 3 urte artekoa izateko, Haurreskoletako familien sinadura bilketa erregistratu dugu Gasteizen

Partekatu albistea



Sinadurak urriaren 22an Eusko Legebiltzarrean burutuko duten Hezkuntza Akordioaren monografikoaren atarietan aurkeztu nahi izan ditugu, talde parlamentarioek honen isla izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza akordioaren baitan Haur Hezkuntzako lehen ziklorako aurkeztutakoa kezkaz hartu genuen; Haur Hezkuntzako 0-3 zikloaren inguruan nazioartean adostutako kanonak baztertu eta modernizazioaren izenean, 2 urteko haurrak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan sartzeko proposamena egiten zuten. Hau dela eta, Hezkuntza Saila modernitatearen errealitate birtualean murgilduta dagoela frogatzeko, iazko ikasturte bukaeran, familiak euren 2 urteko haurrak Haurreskolak Partzuergoan geratzeko nahia aldarrikatzen zuten ehundaka izen emate jaso genituen.

0-3 adin tarteko haurren garapena, beharrak... aintzat hartuta, 2 urteko haurrak Haur Hezkuntzako 2. zikloan txertatzea egokiena da? Edo bestelako beharrei erantzuten die. Geroz eta ratio eta ikastetxe handiagoak izatera garamatza. Egoera honek ikasle zein tokian tokiko errealitateen aurrean erantzun egokiagoak ematea oztopatzen du, testu honek jasotzen duen filosofiarekin, kontraesan handia dagoela agerian gelditzen da.

Erabaki hau norekin hartu da? Haurtzaroan adituak diren Euskal Herriko zein eragileekin kontrastatutako erabakia da? Zer ondorio izango ditu langileengan? Familiengan? Eta garrantzitsuena, haurrengan?

Modernizazioa termino positibo gisa jasotzen da testuan, baina helburu eta arrazoitze bati erantzuten ez badio ezer ez esatea bezala da.

Egun Haurreskolak Partzuergoan kokatuta dagoen Hezkuntza saileko Haur hezkuntzako lehenengo zikloak euskalduna, unibertsala, doakoa eta kalitatekoa izan behar du, eta kalitatekoa izan behar dela esaten dugunean, haurren ratioaz, haurren garapen kognitiboaz, psikomotoreaz, haurren ongizatea,...kontuan hartuko duen eta berebiziko garrantzia duen zikloaren aitortzaren inguruan hitz egiten ari gara. Hezkuntza jendartearen tresna eraldatzaile bezala hitz egiten ari gara. Pertsona eta kasu honetan haurra erdigunean kokatuz.

Beraz, LAB sindikatutik hau guztia kontutan hartzea eskatzen dugu, 2 urteko gelak Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan barnebiltzea, alegia.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.