LAB SINDIKATUA

2018/10/21 :: 2:20

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Indarkeria sexista Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkal honek kondenatu nahi dituen emakume guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu #gukSinistenDizuegu

Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkal honek kondenatu nahi dituen emakume guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu #gukSinistenDizuegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Amorrua, nazka, tristura, beldurra, harridura, sinesgogortasuna, haserrea, gorrotoa... une hauetan ezin dugu besterik sentitu. Ez dugu justizia honetan sinesten. Ez dugu justizia hau nahi. Ez da bidezkoa. Patriarkala da.

Euren logika patriarkalaren menpe jarri nahi gaituzten instituzioetaz nazkatuta gaude, beti gure ekintzak epaitzen, gure keinuak aztertzen, baietz edo ezetz esan dugun erabakitzen, nahiko erresistentzia azaldu dugun edo EZETZ nahiko argi ahoskatu dugun ala ez zelatatzen!. Ea begiak itxi ditugun edo ez. Oihukatzen dugun edo isiltzen garen. Egiten dugun mugimendu bakoitzaren zuen logika misoginoaren interpretazioaz aspertuta gaude. Zuek boterean eroso, infantilizatzen, inbizibilizatzen, hitza kentzen digun justiziaren izenean, zerbait indarkeria den ala ez erabakitzen duzuen epaile gorenak bezala...



Indarkeria eta larderia da zuena, begien bistakoa dena aitortzen duzue gaitasunik gabeko sententziekin. Gertaera guztiari garrantzia kenduz, gure lekukotasunak ukatuz eta gure hitzak zalantzatan jartzen.

Gure bizitzak baliogabetzen dituzten indarkeririk gabe eta askatasunean bizi nahi dugula aldarrikatzera emakume guztiak kalera irteten bagara ere, berdin zaizue. Bortxatu egiten gaituzte, hil egiten gaituzte, erail egiten gaituzte, jo egiten gaituzte, iraindu egiten gaituzte,...eta hau gertatzen zen bitartean modu obsesibo eta zentzugabe batez, gu zer egiten ari ginen aztertzen duzue. Eta gu menperatuak mantentzeko, boterean mantentzen zarete, zuek elikatzen duzuen sistema kapitalista eta misogino honi begiratuz.

Baina ez duzue lortuko. Antolatuak gaude. Asko gara. Elkarrekin gaude. Indartsuak gara. Ez dugu zuen sisteman, zuen autoritatean ezta zuen justizian sinisten. Zuen bidegabeko gezurren aurrean, guk gure ahizpei, gure kideei, gure lagunei sinisten diegu.



LABetik sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkal honek kondenatu nahi dituen emakume guztiei gure elkartasuna adierzi nahi diegu. Guk sinisten zaituztegu.

Gora borroka feminista! Justizia patriarkalik ez!
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.