LAB SINDIKATUA

2018/05/22 :: 8:19

Azken Eguneraketa:2018/05/21 :: 8:18

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Martxoak 8 Emakumeok pairatzen dugun errealitatea salatu dugu Sestaon

Emakumeok pairatzen dugun errealitatea salatu dugu Sestaon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LABek bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin, "Emakumeok* planto!" lemapean. Hala, egun horri itxaron beharrik gabe, sindikatuak ekimen bat egin du Ezkerraldean, martxoaren 8ari eta emakumeek pairatzen dituzten urraketei ikusgarritasuna emateko. Sestaoko Kasko plazan bildu gara, eta emakumeok prekarietatea eta indarkeria matxista pairatzen ditugula salatu dugu, besteak beste.

Bilbon egindako batzarra.Bilbon egindako batzarra.

Sindikatua martxoaren 8a antolatzeko batzarrak egiten ari da egunotan, eskualdez eskualdez. Sestaon, aipatutako ekimena gauzatu aurretik, Ezkerraldeko emakumeok asanblada egin dugu; Bilbon ere gaur elkartu gara, greba feminista prestatzeko.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.