LAB SINDIKATUA

2017/12/14 :: 9:08

Azken Eguneraketa:2017/12/13 :: 15:55

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eusko Jaurlaritza EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek hiru orduko lanuztea egin dute

EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek hiru orduko lanuztea egin dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Oso egoera larria bizi dute EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek (EUSTAT Lanbide, Osalan, Emakunde...). Mobilizazioaren bidea indartzea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzaren jarrerak bultzatuta. Hau horrela izanik, LAB eta ELA sindikatuok hiru orduko lanuzte bat egin dugu gaur, baita hainbat protesta Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Aldarrikapen zehatzak dituzte Administrazio Orokorreko langileek:

-Negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratu nahi dugu, behar dugu.

-Behin behinekotasuna %6ra jeitsiko duen enpleguaren egonkortze eta kontsolidazio prozesu integral bat. Plana sindikatuokin adostua izan dadila, eremu honetako langileen egoera kontuan hartuz.

-Zerbitzuak pribatizatzeari utzi behar dio eta Mahai Orokorreko akordian jasotakoa bete behar du, behingoz.

-Lanpostu zerrendak benetako beharretara egokitu eta handitu
-Murrizturiko soldata eta eros ahalmena berreskuratu.

-Gaixotasun bajak bere osostanuean ordaindu.

-Garapen profesionalerako bideak adostu (etengabeko lekualdatze lehiaketa, barne sustapenarako aukerak...).

-Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratu (erretiro pizgarriak, Itzarrira ekarpenak, jubilazio partziala).
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu