LAB SINDIKATUA

2017/11/18 :: 11:00

Azken Eguneraketa:2017/11/17 :: 17:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Udal eta Foru Administrazioa EAJk eta PSEk langileekiko duten politika salatu dugu Erandion

EAJk eta PSEk langileekiko duten politika salatu dugu Erandion

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LAB, ELA eta UGT sindikatuok bat egin dugu Erandiko Udalaren jarreraren aurka egiteko. Hain justu, hainbat mobilizazioetara deitu dugu arrazoi horrengatik. Azaroaren 10ean, Herritaren Arreta Bulego berria irekitzeko ekitaldian egon ginen gure salaketa kaleratzen.

Hauxek dira gure LAB, ELA eta UGT sindikatuon sakaleta:

-Ez dutela negoziazioaren oinarrizko araurik errespetatzen, eta Negoziazio Mahaia euren interesak inposatzeko tresna bilakatu dutela.

-Ezegonkortasuna sustatzen eta lanpostu finkoak, banaka-banaka suntsitzen ari direla: azkena, administrari lanpostu bat ezabatu dute Lanpostuen Zerrendatik eta bitarteko programa egin dute beste administrari bat hartzeko.

-Zerbitzuak etengabe pribatizatzen doazela: arkitektoa jubilatu eta enpresa batek darama hirigintzako plangintza, obretako brigadako lanpostuak bete ez, eta haien lanak enpresei ematen dizkiete...

-Lagunen txokoan bezala jarduten dutela gobernatzen: adiskidekeria nagusi, lanpostuetarako sarbidea nahierara moldatzen lagunentzat prestatzeko.

-Ez dutela Udalhitz hitzarmena betetzen.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu