LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 4:48

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: LAB Sindikatua 9. Biltzar Nagusia Aho batez onartu da Ainhoa Etxaidek aurkeztutako azken bost urteetako balantzea #LABgureGaraia

Aho batez onartu da Ainhoa Etxaidek aurkeztutako azken bost urteetako balantzea #LABgureGaraia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Aho batez onartu da Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak aurkeztu duen 2012-2017 urte arteko bilana jasotzen duen Kudeaketa txostena, gaur abiatu den sindikatuaren 9. Biltzar Nagusian. Krisi garaian kapitalismoaren oldarraldiari erantzuteaz gain, alternatibak plazaratu eta bere burua berrasmatzeko gai izan da sindikatua.

LAB indartsu dagoela adierazi du Etxaidek, inoizko ordezkaritza handienarekin, EAEko bigarren sindikatu bilakatuta, Nafarroan gero eta sendoago eta Ipar Euskal Herrian ere ordezkaritza zabalduz.

Esker onezko hitzak izan ditu Etxaidek urte gogor hauetan zuzendaritzan lagun izan dituen kideentzat, bere ondoko izan den Jabi Garnikarentzat aipamen berezi bat eginda.

Horretaz gain, sindikatua hemendik aurrera zuzenduko duen ekipo berriarentzat, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyok gidatuko dutena, animozko hitzak izan ditu.