LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:28

Azken Eguneraketa:2017/05/25 :: 4:21

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LABek eta ELAk Nafarroan garai berri bat ireki eta Gobernuarekin akordioetara heltzeko prestutasuna adierazi dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

b_345_205_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_nafarroa_17_05_19Nafarroa_Nafarroa(1).png

Gaur Iruñean egindako prentsaurrekoan, Igor Arroyok (LAB) eta Mitxel Lakuntzak (ELA) Gobernuarekin akordioetara heltzeko prestutasuna adierazi dute, baldin eta honek elkarrizketa sozialaren etapa itxi eta lan arloan garai berri bat irekitzeko erabakia hartzen badu. Igor Arroyoren arabera, "elkarrizketa soziala iruzurra izan da, praktikan Patronalaren bakarrizketa pairatu baitugu. Nafarroan bake soziala erosi egin da: hamabost urtetan UPNk 183 milioi euro eman zien CEN, UGT eta CCOOi". Arrazoi honengatik, LAB eta ELAk Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua berehala bertan behera uztea exijitu dute.

Lanean jartzeko prestutasuna adierazi du Arroyok, garai berri bat irekitzeko: "Prest gaude langileon baldintzak hobetuko dituzten akordio zehatzetara iristeko. Gobernuak erabaki behar du ea iraganeko markoetan iltzatuta jarraitu nahi duen ala etorkizuneko akordioetarako bidea jorratu nahi duen".

LABek eta ELAk hamar akordio zehatzen aukera jarri dute mahai gainean, egungo esparru juridikoaren baitan garatu daitezkeenak. Horrekin batera, harago joateko lan arloko eta babes sozialeko eskumen osoak lituzkeen esparru berri baten beharra oroitarazi dute.