LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 4:41

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK LAN OSASUNA Lan istripuak Lan istripuen aurrean antolaketa eta borrokara deitu dugu

Lan istripuen aurrean antolaketa eta borrokara deitu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Elgoibarko Alcorta enpresan, ostegunean, egindako elkarretaratzea.Elgoibarko Alcorta enpresan, ostegunean, egindako elkarretaratzea.

Atzo, hilak 18, istripu berri baten berri izan genuen. Gutxienez lau langile zauritu dira Ibarran dagoen Lavandería Lizarra enpresan izan den leherketaren ondorioz. Gaur,12:00etan, Ibarran, Apattako Rotondan, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako kontzentrazioan parte hartzera dei egiten dugu, beharrezkoa delako erantzutea eta alternatiba badugulako.

Lehenik eta behin besarkada beroena, elkartasuna eta babesa, zauritutako langile, lankide, zein beraien gertuko eta senideei. Ahalik eta azkarren eta ondorio larririk gabe osatzea da gure desio eta itxaropena.

Beste behin ere lan baldintzek eta prekarietateak gaixotu eta hiltzen gaituela salatu nahi dugu. Enpresa honetako langileek askotan salatu dituzte eta galdegin diote enpresari prebentzio neurriak ezartzeko, segurtasun eta kimikoen alorrean gehienbat. Kontuan hartu behar da enpresa ezberdinetako arropak garbitzean, kutsatzaile kimiko guztiak jasotzen ditugula eta esan bezala beharrezko neurri prebentiborik gabe.

Administrazioei eskatzen diegu zaintza eta ikuskatzeak areagotzeko, eta bereziki kasu honetan ikerketa zehatza egitea.

Aurreko egunean Elgoibarko Alcorta enpresan izan zen istripu larria, atzo hasi zituzten lanuzte eta mobilizazioak, eta atzo ere Ibarran. Egunero jazotzen dira istripuak, etengabeko lakra estrukturala, horregatik borroka eta antolaketa beharrezkoa da eredu hau aldatzeko.