LAB SINDIKATUA

2018/06/20 :: 22:55

Azken Eguneraketa:2018/06/20 :: 11:38

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

2018/06/20

LABek ikerketa bat egin du Hego Euskal Herriko administrazio eta enpresa pribatuetako gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakalari buruz. Ia 300 lantokiri egindako galdetegiaren erantzunekin, txosten bat osatu du sindikatuak, eta komunikabideei aurkeztu diegu. Honez gain, soldata-arrakalari aurre egiteko neurriak aurkeztu dituzte LABeko Batzorde Exekutiboko kide Arantxa Vazquezek eta Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak. 

2018/06/20

EKAINAK 20. Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna
Kasu askotan indarkeria matxistatik, behartutako ezkontzetatik, identitate edo joera sexualagatiko mehatxu eta jazarpenetik ihes egin behar dute. Heteropatriarkatuak euren heriotza kondena sinatu duelako. 
2018/06/19

Bi greba-egunei egindako jarraipen zabala ikusita, eta gizarte-ekimeneko ikastetxeetako patronalak bertan geldirik daudenez, ez digute beste biderik utzi grebak eta mobilizazioak areagotzea baino.


2018/06/18

Espero dezagun fiskalak bururaino eramatea ikerketa, mota guztietako erantzukizunak garbitzea eta, behingoz LABek 2011tik aldarrikatu duen EPE sistema berria abiatzea, orain arte gertatu dena berriro gertatzea eragotziko luketen protokoloak martxan ipinita, kategoria guztietan EPE gardenak lortzeko eta mediku espezialisten sistema klientelarrarekin amaitzeko.



2018/06/14

Ekainaren 14an ezagutu dugu EAEko Epaitegi Nagusiko Lan-Arloko Epaitegiaren epaia, aurtengo urtarrilaren 23an Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiaren epaia berresten zuena. Museo Guggenheim Bilbao zigortzen du epaiak, eta baliogabetzat jotzen du kaleratzea, grebarako funtsezko eskubidea urratzen duelako. Kaleratutako langilea berronartzea eta tramitazio soldatez gain, kalte moralengatik 6.251 eurotako kalte-ordain gehigarria ordaintzera zigortzen du epaiak.
2018/06/13

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragile sozial eta sindikatuok elkarretaratze jendetsu bat egin dugu gaur Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Hain zuzen ere, abian jarritako gutxieneko errenta eta etxebizitza eskubidearen aldeko Herri Ekimen Legegilea babestu dute bildutakoek, eta EAJ eta PSE proposatzen ari diren Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma murritzailea kritikatu dute.


2018/05/31

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, euskaraz bizitzeko deiari erantzun dio LABek.



2018/06/13
Nafarroan euskararen lege berri bat egitea aztertzen ari den Parlamentuko batzorde berezian izan dira gaur LAB sindikatuko eledun Imanol Karrera eta Euskara arduradun Iñigo Orella. Biek ala biek adierazi dute Nafarroan bazterketarik izatekotan hori euskaldun elebidunek jasaten dutena dela, eta, hain zuzen ere, bereizkeria hori bukatzeko modua dela nafar guztiek eskubide berberak dituztela aitortuko duen euskararen lege berri bat onartzea eta praktikan jartzea.
 
Gasteizko Legebiltzarrera jo zuten WECeko langileak



2018/06/20

LAB sindikatuak ordezkaritza eta gehiengoa du Velatia taldeko enpresa batzutan. Hala, elkarretaratze bat egin dugu gaur GOSAko egoitzaren aurrean, Zamudioko Parke Teknologikoan, taldeko lan-egoera salatu eta zuzendaritzarekin bilera eskatzeko.


2018/06/20

Hogei ibilgailu inguruko karabana baten bidez, LAB sindikatuak Landaben, Agustinos, Motxoli eta Ezkirotz industrialdeak eta metaleko enpresa txikien patronalaren egoitza bisitatu ditu gaur, Nafarroako Metaleko hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Geldialdi bakoitzean LABek hitzarmen berrian nahiko lituzkeen aldarrikapenak landu dituzte: azpikontrataturiko enpresen subrogazioa; kontratazio ez baztertzaileak; 35 orduko lanaldia; eta estatalizazioari aurre egiteko beharra.


2018/06/20

Astebeteko greba iragarrita zuten Gasteizko kale garbiketako langileek, ekainaren 20 eta 26 bitarterako, eta lanuzteen aurretik mobilizazioak ere egin dituzte. Bada, gaur hastekoa zen grebaren atarian, lanuzteen deialdia geratzea erabaki dute langileek, udal gobernuarekin bildu eta honen proposamenak entzun eta gero. Horrenbestez, batzar orokor bat egingo dute bihar langileek, greba bertan behera utzi edo ez erabakitzeko.


2018/06/19

LAB sindikatuak Nafarroako Ospitaleguneko larrialdi zerbitzuaren gainean egina duen azterketa aurkeztu du gaur Nafarroako Parlamentuaren Osasun Batzordearen aitzinean; gainera, ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuek Iruñerrian bizi duten egoerari buruzko ohar batzuk ere eman ditu. Dabid Mendaza eta Josemi Ablitas mintzatu dira LABen izenean eta talde parlamentarioei jakinarazi diete larrialdi zerbitzu bateratuaren kudeaketa zabarra izan dela 2014an ireki zutenetik. Horrek, noski, ondorio txarrak izan ditu langileen baldintzetan eta zerbitzuaren kalitatean.


2018/06/19

Lau greba egin behar izan genituen joan den udaberrian, patronala negoziazio mahaian esertzeko. Bada, egoera ez da aldatu, bi urte eta erdi eman ditugu jada hitzarmenik gabe, eta, hortaz, beste lau greba iragarri ditugu LAB, ELA eta UGT sindikatuok ekainaren 21, 22, 23 eta 24rako.




Denetariko emakumeok* gure egin genituen kaleak martxoaren 8an. 


2018/03/08

Historikoa bai, eta ez hori bakarrik, historikoa eta mundiala izan da gaurkoa, milaka emakume*, elkar hartuta, Euskal Herriko plazetan. Kalera atera gara, gurea dena aldarrikatzera, eskubideak, parekidetasuna, aitortza eta errespetua. Ehunka mobilizazio eta milaka irudi eder utzi dizkigu grebak. Baina gaurkoa argazki bat baino askoz gehiago izan da. Gure lanaren balioa aitortuko duen sistema berri baten alde egiteak batu gaitu emakumeok*, eta garai berri baterako aldarrikapenak finkatu ditugu.
 



2018/06/20

2018/06/18

2018/06/14



2018/06/16

2018/06/15

2018/06/13


2018/06/20

2018/06/18

2018/06/13



2018/06/12

2018/06/04

2018/05/31



 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.

 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.