LAB SINDIKATUA

2018/10/18 :: 7:55

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/10/15

LAB, ELA, UGT, STEILAS, ESK, Etxaide, Hiru eta EHNE sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez, "Orain Presoak" giza ekimenaren harira larunbaterako antolatutako ekitaldia eta manifestazioarekin bat egiteko.
 



2018/10/17

Irmoki salatzen dugu Audientzia Nazionaleko epailearen erabakia, Apeztegia behin behinean eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindua, baita atxiloketa ekarri duen polizia operazioa bera ere. Gure besarkada helarazi nahi diogu Apeztegiari, haren senitarteko eta hurbilekoei eta lankide dituen Etxerat-eko lagunei.


2018/10/17

LAB sindikatuko garraio publikoko autobus gidariak baden edo sakanguneen inguruko kanpaina egiten ari dira, euren osasunarentzako hauek dakartzaten kalteen aurrean, alternatibak badaudela aldarrikatuz. Pasa den astean, mobilizazio bana egin zuten Donostia eta Bilbon, Lan Ikuskaritzen aurrean, “Mugatu abiadura baina ez gure bizkarren kontura” lemarekin. Gaur, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan, Iruñean, eta Osalanen egoitzan, Gasteizen, egin dituzte mobilizazioak, lema berdinarekin. Aurrekoan bezala, gidariek bi erakunde horietan erregistratu dute euren kezka eta proposamena jasotzen dituen idatzia.


2018/10/17

Hitzarmen duin baten alde hainbat hilabetetan mobilizazioak egin ostean, eta patronalek ez aurrera, ez atzera egiten ez dutenez, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzaren Zerbitzuko langileek ez dute beste irtenbiderik, mobilizazioak areagotzea baino. Hala, LAB, ELA eta USO sindikatuok 13 greba egun deitu ditugu.


2018/10/17

LABek elkarretaratze bat egin du gaur, Bilboko Gran Via 30eko egoitzaren aurrean, Kutxabanken berdintasunik ez dagoela salatzeko. Bertako delegatuek eta LABeko Idazkari Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak hartu dute hitza. Azken honek adierazi du azken boladan berdintasun planak ez betetzea norma bihurtzen ari dela: "Oso erraza da planak egitea, betetzea ez hainbeste".


2018/10/17
Gaur, 2018ko urriaren 17a, Pobrezia Erauzteko Munduko Eguna dela eta, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak adierazpen bat osatu du.





 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.