LAB SINDIKATUA

2018/12/13 :: 4:44

Azken Eguneraketa:2018/12/12 :: 16:38

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/12/12

Nafarroako erakundeetan egondako aldaketaren ostean, hainbat eragilek oinarrizko lehentasun batean egin genuen bat; hots, erregimenaren politika klientelarrarekin amaitzeko beharrean arlo guztietan, lan esparruan ere. LABek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egindako esku-hartzeari esker, bukatutzat eman dira hitzarmen nominatiboak CEN, UGT eta CCOOekin, eta formakuntza fondoen kudeaketa aldatu da aurreko sistemara itzultzeko edozein aukera saihesteko.

LAB sindikatuak Erlijioko ikasgaia ikastetxeetatik ateratzeko dinamika abian jarriko du abenduaren 15etik aurrera. Azken urtean gure oinarri ideologikoak berritzeko lanetan murgilduta ibili gara, eta norabide horretan kokatzen dugu Bilbon aurkeztu dugun dinamika. Oinarri ideologiko horien lanketa estrategikoan, besteak beste, LABek Eskola Publiko Komunitarioaren parte izateko ikastetxeek bete beharreko ezinbesteko irizpideak zehaztu ditu, eta irizpide horien baitan hezkuntzaren izaera laikoa agertzen zaigu. Horrela, gure oinarri ideologikoen planteamenduan sakontzera gatoz dinamika berri honen bitartez.


 



2018/12/12
Tamalez, beste langile baten heriotza salatu beharrean gaude. 43 urteko langilea lanean hil da Elorrion, eta honekin dagoeneko 67 dira gutxienez Euskal Herrian aurten hildako langileak (Araban 5, Bizkaian 30, Gipuzkoan 10, Iparralden 1 eta Nafarroan 21). LAB sindikatutik elkartasuna eta samina adierazi nahi diogu langilearen familia, ahaide eta enpresako langileagoarekin.


2018/12/12
LABek balorazio positiboa egiten du CESPAko hitzarmenaren negoziazio neketsu honek ekarri dituen emaitzen inguruan. Hitzarmen honek Zornotza, Galdako, Gernika, Durango eta Mungia udalerrietako eta Urdaibaiko Mankomunitateko kale-garbitzaileei eragiten die.


2018/12/12

Agerraldia egin dugu Bilbon, beste hainbat sindikatu eta eragilerekin batera, Euskal Hezkuntza Legearen inguruan adostutako manifestua aurkezteko. Maider Izagirre LABeko Irakaskuntzako arduradunak parte hartu du bertan, EAEko Hezkuntza Legea egiteko prozesu berri eta demokratikoa eskatuz.


2018/12/12

Urdulizeko Ospitalea izateagatik 200 lanpostu galduko omen dira Gurutzetako Ospitalean. Berregituraketa hutsa da, non asistentzia kalitatea galduko ez dela ziurtatzen digute. Prozesu horretan, sindikatuok parte hartu behar dugu, gure ardura delako. Beraz, ez dugu beste irtenbiderik onartuko. Ebaluaketak egin eta negoziazio prozesu bat zabal dezaten borrokan jarraituko gara.


2018/12/11

"Biztanleen eta baita gure segurtasuna bermatzeko, beti uste izan dugu plantila eskaxa daukagula, eta azkenaldian aldundia ez da ezta gutxienekoak betetzera iristen", salatu dute.





 
2018/11/29

Legez besteko bi proposamen eztabaidatzen ari dira, gaur, Gasteizko Legebiltzarrean, elkarrizketa soziala institituzionalizatzeko dekretua bertan behera uzteko eskatzen duena. Hala, eztabaida honi helduta, elkarretaratze bat egin dugu Legebiltzarraren aurrean, "Euskal langileon hitza errespetatu. No al decreto de diálogo social” lelopean. Bertan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk dekretu proiektua bertan behera utz dezaten eskatu du, elkarrizketa sozialak ez dituelako lan baldintza duinak bermatzen, proiektuak berak ez duelako Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde egiten eta dekretuak ez dituelako gehiengo sindikalak errespetatzen.

2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.